Gävle, Suediako hiria da, Gävleborgeko konderriko hiriburua. 2010eko erroldaren arabera hiriak 71.033 biztanle ditu.

Gävle
urban area in Sweden (en) Itzuli
Enparantza nagusia, Alderholmen, Alde zaharreko kalea, Fullriggaren, Udaletxea, Gavleån ibaiertza Irudi gehiago
Administrazioa
Herrialdea Suedia
ProbintziaGävleborg
Gävleborgeko konderriaKonderria
Izen ofizialaGävle
Posta kodea80x xx
Geografia
Koordenatuak60°40′29″N 17°08′40″E / 60.67483°N 17.14439°E / 60.67483; 17.14439
Map
Azalera42,45 km²
Altuera8 m
Demografia
Biztanleria79.004 (2020ko abenduaren 31)
1.418 (2020)
Dentsitatea1.673 bizt/km²
Informazio gehigarria
Sorrera1446 (egutegi gregorianoa)
Telefono aurrizkia026
Hiri senidetuakbaliorik ez
http://www.gavle.se

Etimologia

aldatu

Suediera zaharrean gavel izenak "ibaiertza" esan nahi du. Aipaturiko lehenengo izena Gävle-ägarna da eta "ibaiertzaren jabea" esan nahiko luke.

Geografia

aldatu

Itsaso Baltikoaren ertzean dago, Dalälven ibaia itssoratzen den puntutik oso gertu. Gävleborgeko konderriko hiri handiena da eta hegoaldeko muturrean kokaturik dago.

Historia

aldatu

Gävle herriaren lehen aipamen idatzia 1413koa da baina herri eskubideak 1446an jaso zituen. Mendeetan zehar etxalde txiki eta baxuez osaturiko herria izan zen. Etxe hauek Gavleån, Lillån eta Islandsån erreken ertzetan lerraturik zeuden eta zohikatzezko edo egurrezko teilatuak zituzten. XV mendean kobrea eta burdina esportatzeko Gävleko kaia erabiltzen hasi zirenean hiria hazi egin zen eta XVI mendean Suediako itsasportu garrantzitsuenetakoa bihurtu zen. Ontziolak ere ezarri ziren bertan.

XVIII mendean herrigunea eratu zen hiru eraikin nagusiren inguruan, eliza, Gävle jauregia eta udaletxearen inguruan. 1776an sute handi batek suntsitu eta herria berreraiki zuten patroi erregularra jarraituz eta etxe karratuak eginez. 1869an sute handiago batek hiriak zituen 10.000 biztanñletatik 8.000 etxe gabe utzi zituen. Gavleån hegoaldean zegoen auzoa salbatu zen soilik. Herria berriz berreraikitzean kale zabalagoak egin zituzten eta parke ugari txertatu, "hiri berdea" bihurtuz.

Ekonomia

aldatu

Itsasportuari loturiko jarduera ekonomikoa du Gävek. Ontziola gutxi gelditzen dira baina urtero 1000 merkatal ontzitik gora etortzen da portura.

      Datu klimatikoak (Gävle)      
 Hila   Urt   Ots   Mar   Api   Mai   Eka   Uzt   Abu   Ira   Urr   Aza   Abe   Urtekoa 
Erregistraturiko tenperatura maximoa (°C) 11.0 12.5 18.3 27.1 28.9 36.4 34.4 34.0 28.0 22.7 15.0 11.7 36.4
Batez besteko tenperatura maximoa (°C) -0.7 0.1 4.4 10.2 15.2 19.1 22.3 21.2 16.6 9.3 4.2 0.7 10.2
Batez besteko tenperatura minimoa (°C) -7.5 -7.3 -5.0 -0.1 4.2 8.2 11.5 10.5 6.4 1.9 -0.5 -5.2 1.4
Erregistraturiko tenperatura minimoa (°C) -30.4 -33.7 -29.9 -17.9 -7.3 -4.5 1.0 -2.2 -5.7 -15.1 -22.5 -30.3 -33.7
Pilatutako prezipitazioa (mm) 48.0 34.6 32.1 40.2 39.2 43.9 68.7 82.0 66.5 54.6 56.5 51.4 617.9
Iturria (1): SMHI precipitation average 1961-1990[1]
Iturria (2): SMHI climate data 2002-2014[2]

Kirolak

aldatu

Gefle IF hiriko futbol tadea da. 1882an sortu zuten eta Suediako talderik zaharrenetakoa da. Titulurik ez duen arren 2006an Suediako Kopako finalista izan zen eta hiru aldiz hartu du parte UEFA Europa League txapelketan.

Brynäs IF Suediako izotz-hockey talde handienetakoa da, 13 aldiz irabazi du Suediako liga.

Ondasun nabarmenak

aldatu

Erreferentziak

aldatu
  1. .
  2. .

Kanpo estekak

aldatu
  NODES
admin 1
Idea 1
idea 1