Gainlarratze
Gainlarratzea edo gehiegizko larratzea abereen bazkatze jarraitu eta intentsiboa da, lur-eremu jakin baten ahalmena gainditzen duena. Ondorioz, lurra estaltzen duen landare-geruza pobretu eta urritu egiten da, bazkaltzeko balio ez duten espezieak nagusitu egiten dira eta lurzorua higatu egiten da. Azken ondorioa landaredia erabat galtzea izan daiteke.[1] Gehiegizko larratzea basamortutzearen arrazoi nagusietako bat da.[2]
Erreferentziak
aldatu- ↑ Gainlarratze. Euskalterm Terminologia Banku Publikoa, euskadi.eus (Noiz kontsultatua: 2021-3-18).
- ↑ Higadura eta desertifikazioa. Lur eta Ingurumen Zientziak, CEIDA, euskadi.eus (Noiz kontsultatua: 2021-3-18).