Gaizkiaren problema
Gaizkiaren problema (edo Epikuroren paradoxa) zer dela-eta dagoen gaizkia jainko ahalguztidun, orojakile eta guztiz onbera bat baldin badago azaltzean datza. Izan ere, badago sufrimendua munduan, eta, jainkoa guztiz onbera izatera, ez luke onartu behar. Hartara, edo ez litzateke orojakilea (eta ez luke horren berri izanen) edo ez litzateke ahalguztiduna (eta ezin izanen luke konpondu).
Zenbait filosofok aldarrikatu dute horrelako jainkoa eta gaizkia bateraezinak direla berez. Beste batzuek, ordea, aldarrikatu dute gaizkia nahitaezkoa dela erabakimen askea izateko, edo Jainkoa ulertezina dela gizakiendako, edo sufrimendua beharrezkoa dela espiritualki hazteko, edo mundu erori baten ondorioa dela gaizkia.
Filosofiaren erantzunak
aldatuEpikuro
aldatuEpikuro izan zen gaizkiaren problema adierazi zuen lehena, eta hainbatetan “Epikuroren paradoxa” ere deitu zaio problema honi:
« | Edota Jainkoak gaizkia erauzi nahi du, eta ez da gauza; edota, gauza izanik, ez du nahi. Nahi bai baina ezin badu, ezindua da. Gai bada, baina nahi ez, gaiztoa da. Jainkoak gaizkia erauzi ahal badu eta benetan egin nahi badu, zergatik dago gaizkia munduan? | » |
Epikurok ez zuen argudio horren arrasto idatzirik. Laktantzio teologo kristauaren lanetan aurkitzen da. Bertan, Epikuroren argudio kritikatzen du Laktantziok, jainko ahalguztiduna eta guztiz onbera ez dela argudiatuz, jainkoak urrunak baitira eta gizakien ardurak ez baitzaizkie axola. Jainkoak ez dira ez gure lagunak ez gure etsaiak.
David Hume
aldatuHonelaxe adierazi zuen David Humek gaizkiaren problema:
« | Gaizkia galarazi nahi du, baina ezin? Orduan, ezindua da. Gauza da, baina ez du nahi? Orduan, gaiztoa da. Badauzka gogoa zein gaitasuna? Orduan, zer dela-eta dago gaizkia? | » |
« | Jainkoaren botereak ez du mugarik gure ustez. Hark zer nahi duen, huraxe gauzatu. Baina gizakiak eta beste animaliak ere ez daude pozik. Hortaz, hark ez du haien poztasuna helburu.
Haren jakinduriak ez du mugarik. Behin ere ez du hutsik egiten helburu baterako bitarteko egokiak aukeratzen. Baina naturaren bidea ez da gizakien eta animalien zoriontasunarena. Hortaz, helburu hori ez dauka. Gizakien ulermen osoan, ez da horiek baino ondoriorik seguruagorik. Orduan, zertan dute elkarren antzik haren onberatasunak eta gupidak eta gizakien onberatasunak eta gupidak? |
» |