Galaperna arre-arrosa
Galaperna arre-arrosa (Lepiota brunneoincarnata) Agaricaceae familiako onddo espezie bat da.[1][2] Parafaloidiano sindromea. Espezie hilgarria.
Galaperna arre-arrosa | |
---|---|
Sailkapen zientifikoa | |
Erreinua | Fungi |
Klasea | Agaricomycetes |
Ordena | Agaricales |
Familia | Agaricaceae |
Generoa | Lepiota |
Espeziea | Lepiota brunneoincarnata |
Deskribapena
aldatuKapela: 3 eta 5 cm bitarteko diametrokoa, lehenik globo-erdi itxurakoa, gero ganbila eta ondoren zabaldu egiten da; arre-haragi koloretik arre-gorrixkara doana, azala ezkata zentrokideekin urratuta.
Orriak: Zuriak, estu samar.
Hanka: Zurixka goialdean, gainerakoa ezkatatsua, kapelaren kolore berekoa, bi eremuak bereizten dituen eraztun kortiniforme batekin, gaizki bereizten ditu; azkenean ia dena leuna.
Haragia: Zuria, usain ahulekoa.[3]
Etimologia: Lepiota hitza grezierazko "lepis" "lepistós" hitzetatik eta "oús" eta "otós ear" hitzetatik dator, kapela esan nahi duena. Ezkatadun kapela duen onddoa.
Toxikotasuna
aldatuPozoitsua, hilgarria.[4]
Nahasketa arriskua
aldatuLepiota kuhneriana delakoarekin. Lepiota fuscovinacea espeziearekin ere bai, honek markatutako tonu arre-ardo kolorekoak ditu.
Sasoia eta lekua
aldatuUdan eta udazkenean; lorategietan edo basoetan. Urrian.[5]
Banaketa eremua
aldatuItsaso Beltzako eremua, Europa, Ipar Amerika, Txina.
Erreferentziak
aldatu- ↑ Euskal Herriko perretxiko eta onddoak, 2013, 2014, 2016, 2017, Fernando Pedro Pérez, Kultura Saila, Eusko Jaurlaritza • Bizkaiko Perretxiko eta Onddoak, A.D.E.V.E., 2012 • Euskalnatura • Euskal Herriko Onddoak. 5 tomos, Luis García Bona, Kriselv, 1987 • Catálogo micológico del País Vasco, Aeranzadi, 1973 • Mendizalearen Hiztegia [mikologia], Ostadar Mendi Taldea.
- ↑ (Gaztelaniaz) Sociedad de Ciencias ARANZADI, Departamento de MICOLOGIA. (2000). Setas del Pais Vasco, del campo a la cocina. Kutxa Fundazioa, 160 or. ISBN 84-7173-372-2..
- ↑ (Gaztelaniaz) Mendaza, Ramon, Diaz, Guillermo. (1987). Guia fotografica y descriptiva 800 especies a todo color. Iberduero, 350 or. ISBN 84-404-0530-8..
- ↑ (Gaztelaniaz) Palacios Quintano Daniel. (2014). Disfrutando con las setas. Leitzaran, Grafikak S.L. Andoain, Gipuzkoa, 322 or. ISBN 978-84-617-0196-4..
- ↑ (Gaztelaniaz) Palazon Lozano Fernando. (2006). Setas para todos. Jose Luis Añanos Echo Editorial Pirineo, 323 or. ISBN 84-87997-86-4..