Galdera-marka galdera adierazten duen perpaus baten amaieran doan ? ikurra da.

Galdera-marka

Zenbait hizkuntzatan, gaztelaniaz eta galizieraz adibidez, perpausaren hasieran ere adierazten da, ¿ alderantzizko galdera-markaz.

Jatorria

aldatu
 

Galdera-marka latinezko quaestiō (QVAESTIO) hitzetik dator, bere garaian Qo gisa laburbiltzen zena. Denborarekin, Q letra o-aren gainean idazten hasi zen eta hortik bide dator egungo ikurra; hala ere, beste hipotesi baten arabera, ahoskera identifikatzeko ezartzen zen irudi ondulatu batetik dator.

Kanpo estekak

aldatu


  NODES