Galtzak
hankak estaltzen dituen jantzia
Galtzak[1] edo prakak hankak estaltzen duen jantzi unisexa da. Gona ez bezala, hankak bereizirik estaltzen ditu. Horrenbestez, hiru irekidura dauzkate, bata gerriari estutzeko eta beste biak, zangoak izenekoak, hankak bertan sartu ahal izateko. Gerriari loturik egoten dira botoien, kremaileren, velcroen edota gerriko baten bidez.
Orokorrean, galtzak kotoiez, poliesterrez, belus ildokatuz, denimez eta beste hainbeste materialez eginak izan daitezke.
Galtza luzeak izan daitezke, gerritik gutxienez orkatiletaraino estaliz, edota motzagoak piratak, galtzamotzak eta mini-shortak bezala.
Ikus, gainera
aldatuErreferentziak
aldatu- ↑ Euskalterm: [Hipermerkatuetako Produktuak Hiztegia] [2009]