Galtzamotzak

belaunetarainoko luzeera duten galtzak

Galtzamotzak[1] edo prakamotzak belaunetik gora geratzen diren galtzak dira, elastikoarekin batera jokalarien joko-jantzia osatzen dutenak.[2] Praka arrunt bat bezalakoa da, baina hau baino laburragoa, normalean belaunetatik gora egoten da, gaur egun modan jarri dira belaunen mailara edo beherago iristen diren luzeagoak ere. Historikoki, Europan eta Ameriketako herrialde batzuetan haur txikiek soilik erabiltzen zituzten prakamotzak, eta nerabezarora iristen zirenean, adin-nagusitasunera iristen ziren edo ezkontzen zirenean, lehen praka luzeak janzten zituzten. Honek, haurrek bakarrik erabil zitzaketela ematen zuen, eta, beraz, klima beroetan, helduek ezin zituzten erabili heldugabeak ez agertzeko edo barregarri ez geratzeko. Baina Bigarren Mundu Gerratik aurrera helduak klima tropikaletan erabiltzen hasi ziren modu moderatuan, hala ere, jantzi hau umeentzat bakarrik zelako ideiak zenbait urtez iraun zuen.

Lana Turner galtzamotz, The Postman Always Rings Twice (1946)

Erreferentziak

aldatu
  1. Euskalterm: [Hipermerkatuetako Produktuak Hiztegia] [2009]
  2. Euskalterm: [Saskibaloia Hiztegia] [2011]

Kanpo-estekak

aldatu
  Artikulu hau zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz.
  NODES