Garai vediko
Garai vedikoa (edo aro vedikoa) Vedak moldatu zituzten garaia da, indo-arioen testu sakraturik zaharrenak direnak. Literatura-ikerketak egin ondoren, adituek K.a. 1500 eta K.a. 327 artekotzat jotzen dute garaia.
Garaiko kultura, batzutan «kultura vedikoa» deitua, Indiako azpikontinenteko iparraldean eta ipar-mendebaldean garatu zuten.[1] Hasierako aldian (Indo haraneko kulturaren ondorengoa) zenbait erresuma sortu zituzten eta modernoagoan, K.a. 600 urte ingurutik aurrera, Mahajanapadas izeneko hamasei erresumak eta Maurya Inperioa (K.a. 310etik aurrera). Inperiokoa sanskritozko literaturaren urrezko aroa izan zen.
Erreferentziak
aldatu- ↑ Bryant, Edwin. (2001). The Quest for the Origins of Vedic Culture: The Indo-Aryan Migration Debate. New York: Oxford University Press.
Kanpo estekak
aldatu
Artikulu hau Indiako historiari buruzko zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz. |