Gaztelu (Gipuzkoa)
- Artikulu hau Gipuzkoako udalerriari buruzkoa da; beste esanahietarako, ikus «Gaztelu (argipena)».
Gaztelu Gipuzkoako ekialdean, Tolosaldean dagoen landa-udalerri txiki eta euskalduna da.
Gaztelu | |||||||||||
---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|
Gipuzkoa, Euskal Herria | |||||||||||
Administrazioa | |||||||||||
Estatua | Espainia | ||||||||||
Erkidegoa | Euskal Autonomia Erkidegoa | ||||||||||
Lurraldea | Gipuzkoa | ||||||||||
Eskualdea | Tolosaldea | ||||||||||
Izen ofiziala | Gaztelu | ||||||||||
Alkatea | Mikel Belloso Arsuaga | ||||||||||
Posta kodea | 20491 | ||||||||||
INE kodea | 20907 | ||||||||||
Herritarra | gazteluar | ||||||||||
Kokapena | |||||||||||
Koordenatuak | 43°06′59″N 2°01′22″W / 43.1164°N 2.0228°W | ||||||||||
Azalera | 9,15 km² | ||||||||||
Garaiera | 462 | ||||||||||
Distantzia | 32 km Donostiara | ||||||||||
Demografia | |||||||||||
Biztanleria | 168 (2023) −5 (2022) | ||||||||||
| |||||||||||
Dentsitatea | 0,18 bizt/km² | ||||||||||
Hazkundea (2003-2013)[1] | % 13,33 | ||||||||||
Zahartze tasa[1] | % 22,99 | ||||||||||
Ugalkortasun tasa[1] | ‰ 121,21 | ||||||||||
Ekonomia | |||||||||||
Jarduera tasa[1] | % 80 (2011) | ||||||||||
Genero desoreka[1] | % -12,5 (2011) | ||||||||||
Langabezia erregistratua[1] | % 7,06 (2013) | ||||||||||
Euskara | |||||||||||
Euskaldunak[1] | % 99,34 (2010) | ||||||||||
Kaleko erabilera [2] | % 89,1 (2016) | ||||||||||
Etxeko erabilera[3] | % 84.87 (2016) | ||||||||||
Datu gehigarriak | |||||||||||
Sorrera | 1995 Leaburu-Gaztelutik banaketa |
Nafarroako mugan egonda, historian zehar hainbat liskar eduki izan ditu, izan ere herriaren izenak iraganaldi militar hori iradokitzen du.
Mugakideak
aldatuIparraldean Belauntza eta Elduain, hegoaldean Orexa eta Lizartza, ekialdean Berastegi eta mendebaldean Leaburu mugakide ditu.
Bestela, bi barrendegi txiki ditu Leitzaldeko (Nafarroa) mugan.
Historia
aldatu1374 urtean Tolosa herriari lotu zitzaion, erasoetatik nolabaiteko babesa lortzearren. Arriskua igarota, 1845 urtean banandu eta alkatea lortu zuen. 1966 urtean Leabururekin batu eta Leaburu-Gaztelu udalerria osatu zuen. Biztanleen eskaerei erantzunez, 1995 urtean berriro banandu eta udalerria osatu zuen.
Demografia
aldatu2019an zituen 166 biztanleetatik %21,08k 65 urte edo gehiago zituen, eta atzerrian jaiotakoak %4,22 ziren.[4]
Gazteluko biztanleria |
---|
Datu-iturria: www.ine.es |
Ekonomia
aldatu2017an honela banatzen ziren sektoreak: lehen sektorea %18,2. Bigarren sektorea %1,5. Hirugarren sektorea %68,7. Eraikuntza %11,6.[4]
Politika
aldatu2015eko udal hauteskundeetan EH Bilduk 57 boto lortu zituen (4 zinegotzi) eta independenteek (Udaberri Taldea)[5] 38 boto (zinegotzi 1).[6] Gari Aranzabal izendatu zuten alkate.[7]
2019ko udal hauteskundeetan EH Bilduk 42 boto lortu zituen.[6] Edurne Gartzia izendatu zuten alkate.[8]
2023ko udal hauteskundeetan EH Bilduk 55 boto lortu zituen.[9]
Euskara
aldatuGazteluko euskara[13] gipuzkeraren aldaera da, eta Tolosaldeko euskara hain zuzen. Beterriko hizkerekin batera, Erdiguneko azpieuskalkia[14] osatzen du. 2016an herritarren %90,57 euskalduna zen.[4]
Ondasun nabariak
aldatu- Erregiñenea baserria kultura ondare publikotzat hartu du Eusko Jaurlaritzak.
Gazteluar ezagunak
aldatu- Juan Ignazio Goikoetxea Olaondo (1908-1983), euskal idazlea.
- Joxe Mari Aranalde (1933-2005), idazle, bertsozale eta euskaltzaina.
- Andoni Goikoetxea Gabirondo (1971-), segalaria.
- Eider Olazar (1982-), kazetari eta politikaria.
- Izaro Zubiria (1989-), albaitaria.
- Joxe Gabirondo. Segalaria. Euskal Herriko txapeldun izana.
- Mikel Aranalde. Segalaria. Euskal Herriko txapeldun izana.
- Andoni Zabala. Palista.
- Jon Goikoetxea.
- Arkaitz Gabirondo. Pilotaria.
Erreferentziak
aldatu- ↑ a b c d e f g Euskal Herriari Begira. Udalbiltza.
- ↑ «Kaleko erabilera herrialdez herrialde» Euskararen erabilera (Wikipedia).
- ↑ «Etxeko erabilera» Euskararen erabilera (Wikipedia).
- ↑ a b c «Web Eustat. Datos Estadísticos de Gaztelu» www.eustat.eus (Noiz kontsultatua: 2020-04-12).
- ↑ «Udal hauteskundeak 2015 - Gaztelu - Tolosaldeko ataria» ataria.eus (Noiz kontsultatua: 2020-04-12).
- ↑ a b www.euskadi.eus (Noiz kontsultatua: 2020-04-12).
- ↑ «Gari Aranzabal izango da alkate Gaztelun - Gaztelu» Tolosaldeko ataria (Noiz kontsultatua: 2020-04-12).
- ↑ «Edurne Gartziak hartuko du alkate makila - Gaztelu» Tolosaldeko ataria (Noiz kontsultatua: 2020-04-12).
- ↑ «Udal hauteskundeak 2023 - Gaztelu - Tolosaldeko ataria» ataria.eus (Noiz kontsultatua: 2024-03-17).
- ↑ «Barriola Mintegiaga, Josefa Agustina - Ahotsak.eus» ahotsak.eus (Noiz kontsultatua: 2018-09-26).
- ↑ «Ahotsak.eus, Euskal Herriko hizkerak eta ahozko ondarea» www.ahotsak.eus (Noiz kontsultatua: 2018-09-26).
- ↑ «Eskolan maistra erdaldunak - Ahotsak.eus» ahotsak.eus (Noiz kontsultatua: 2018-09-26).
- ↑ «Gaztelu - Ahotsak.eus» ahotsak.eus (Noiz kontsultatua: 2018-09-05).
- ↑ «Erdigunekoa (G) - Ahotsak.eus» ahotsak.eus (Noiz kontsultatua: 2018-09-05).
Ikus, gainera
aldatuEuskarazko Wikipedian bada atari bat, gai hau duena: Gipuzkoa |