Gen Digital
Gen Digital Inc. (lehen Symantec Corporation eta NortonLifeLock deitua) software arloan lan egiten duen estatubatuar konpainia multinazional bat da, Tempen eta Pragan egoitzak dituena. Enpresak zibersegurtasunerako softwarea eta zerbitzuak eskaintzen ditu. Gen Fortune 500 enpresa bat da, eta S&P 500 burtsa-indizeko kidea. Enpresak garapen zentroak ditu Pune, Chennai eta Bangaloren. Norton, Avast, LifeLock, Avira, AVG, ReputationDefender eta CCleaner bere produktuak dira.
Gen Digital | |
---|---|
Datuak | |
Izen ofiziala | Gen Digital Inc., NortonLifeLock Inc. eta Symantec Corporation |
Mota | negozioa, enpresa eta software fabrika |
Jarduera sektorea | Software fabrika |
Herrialdea | Ameriketako Estatu Batuak |
Jarduera | |
Kidetza | Linux Fundazioa, CVE Numbering Authority (en) eta FIDO Alliance |
Honen parte | S&P 500 eta Nasdaq 100 Index |
Eskumendekoak | Avast Software eta Avira |
Enplegatuak | 3.659 (2020ko apirilaren 3a) |
Ekoizpena | Norton (en) |
Agintea | |
Zuzendari exekutiboa | Vincent Pilette (en) |
Zuzendaritza-taldea | |
Egoitza nagusi | |
Legezko forma | kapital irekiko enpresa |
Jabea | The Vanguard Group (en) , BlackRock eta PaBa Software (en) |
Ekonomia | |
Aktiboak | 6.361.000.000 $ (2021eko apirilaren 1a) |
Kapital berekia | 10.000.000 $ (2020ko apirilaren 3a) |
Diru-sarrerak | 2.490.000.000 $ (2020) |
Irabazi garbia | 554.000.000 $ (2021eko apirilaren 1a) |
Ustiapen-mozkina | 355.000.000 $ (2020) |
Balore-burtsa | NASDAQ, NASDAQ eta NASDAQ |
Historia | |
Sorrera | 1982ko martxoaren 1a |
Sortzailea | Gary Hendrix (en) |
Sorlekua | Sunnyvale |
Ordezkatzen du | Peter Norton Computing (en) |
webgune ofiziala |
2014ko urriaren 9an, Symantecek 2015. urtearen amaieran bi enpresa independentetan banatuko zela adierazi zuen. Enpresa batek segurtasunean jarriko luke arreta, besteak informazioaren kudeaketan. 2016ko urtarrilaren 29an, Symantecek informazioa kudeatzeko bere filiala, Veritas Technologies izenekoa, saldu zion The Carlyle Groupi.[1] 2019ko abuztuaren 8an, Broadcom Inc. enpresak Symantecen Enterprise Security software dibisioa erosiko zutela iragarri zuen, 10.700 mila milioi dolarren truke.[2] Eskuratu ondoren, Symantec NortonLifeLock bezala ezagutu zen. 2022ko irailean Avastekin bat egin ondoren, konpainiak Gen Digital Inc izena hartu zuen.[3]
Erreferentziak
aldatu- ↑ (Ingelesez) Bray, Chad. (2015-8-11). «Carlyle Group and Other Investors to Acquire Veritas Technologies for $8 Billion» The New York Times ISSN 0362-4331..
- ↑ (Ingelesez) Novet, Jordan. (2019-8-8). Broadcom acquires Symantec's enterprise business for $10.7 billion. .
- ↑ (Ingelesez) Scroxton, Alex. (2022-11-8). «NortonLifeLock, Avast debut new 'Gen' identity» ComputerWeekly.com.
Kanpo estekak
aldatu
Artikulu hau ekonomiari buruzko zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz. |