Gena Rowlands
aktore estatubatuarra
Virginia Cathryn "Gena" Rowlands (Madison, Wisconsin, Ameriketako Estatu Batuak, 1930eko ekainaren 19a - Indian Wells, Kalifornia, Ameriketako Estatu Batuak, 2024ko abuztuaren 14a) estatubatuar zinema-, antzerki- eta telebista-antzezlea izan zen. Antzerkian hasi zen, eta 1958an hasi zen zineman lanean. John Cassavetes senarrak zuzendutako filmetan egin zituen bere antzezpenik bikainenak: Minnie and Moskowitz (1974), A Woman Under the Influence (1974), Opening Night (1978) eta, batez ere, Gloria (1980). Beste film batzuk: Love Streams (1984), Light of Day (1987), The Betty Ford Story (1987), Another Woman (1988), Once Around (1991), Something to Talk About (1995), The Notebook (2004), Broken English (2007).
Erreferentziak
aldatuWikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Gena Rowlands |
- Artikulu honen edukiaren zati bat Lur hiztegi entziklopedikotik edo Lur entziklopedia tematikotik txertatu zen 2011-12-27 egunean. Egile-eskubideen jabeak, Eusko Jaurlaritzak, hiztegi horiek CC-BY 3.0 lizentziarekin argitaratu ditu, Open Data Euskadi webgunean.
Artikulu hau Wisconsingo biografia baten zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz. |