Genero Berdintasunaren Europako Institutua
Genero Berdintasunaren Europako Institutua genero-berdintasunaren arloan diharduen agentzia da. Hauek dira egiteko nagusiak: genero-berdintasuna sustatzea, genero-ikuspegia Batasuneko eta estatuetako politikan txertatzen laguntzea, sexuan oinarritutako diskriminazioaren aurka borrokatzea eta arloko laguntza teknikoa eskaintzea. 2007an sortua, Vilniusen du egoitza.[1] Institutuaren lanik aipagarrienen artean, Europako Genero Berdintasunaren Indizearen argitalpena dago.
Genero Berdintasunaren Europako Institutua | |
---|---|
Datuak | |
Izen laburra | EIGE |
Mota | decentralised agency of the European Union (en) |
Herrialdea | Lituania |
Jarduera | |
Enplegatuak | 50 (2019) |
Agintea | |
Zuzendaria | Virginija Langbakk (en) |
Egoitza nagusi | |
Historia | |
Sorrera | 2006ko abenduaren 20a |
webgune ofiziala |
Erreferentziak
aldatu- ↑ Euskalterm: [Europako Tratatuen Hiztegia] [2014]
Kanpo estekak
aldatu
Artikulu hau politikari buruzko zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz. |