Gentleman's Agreement
Gentleman's Agreement (euskaraz: «Jaunaren Adostasunaz») 1947ko Elia Kazan estatubatuar zinema zuzendariaren drama filma bat da. Laura Z. Hobson idazlearen Gentleman's Agreement eleberrian oinarritua dago. Gregory Peck, Dorothy McGuire, John Garfield, Celeste Holm, June Havoc eta Anne Revere aktoreek antzeztu zuten.
Oscar Sarietarako zortzi izendapen bereganatu zituen eta hiru irabazi zituen: Film onenaren Oscar Saria (20th Century Fox, Darryl F. Zanuck, ekoizlea), Emakumezko bigarren aktore onenaren Oscar Saria (Celeste Holm) eta Zuzendari onenaren Oscar Saria (Elia Kazan).
Urte honetan bertan, Crossfire (Su Gurutzatua) filmarekin zeukan antzekotasun handi zela eta, polemika ere egon zen, hartan antisemitismoa homofobiaz ordezkatu zen.
Sinopsia
aldatuNew Yorkeko egunkari liberal batean antisemitismoari buruzko artikulua idazten ari den idazle batek (Gregory Peck) bere burua jendaurrean eta 8 astez judutaz aurkeztea erabaki du. Bizipen hau oso baliagarria suertatuko zaio: garai hartako estatubatuar giro askotan juduekiko desatsegintasun edo ezinikusia bistaratuko baidu. Bere jatorri juduaren berri izatean lagun eta lankideek izango duten erreakzioa ere ikusi ahalko du.
Aktoreak
aldatuGregory Peck: Philip Schuyler Green | Anne Revere: Green andrea | ||
Dorothy McGuire: Kathy Lacey | June Havoc: Elaine Wales | ||
John Garfield: Dave Goldman | Albert Dekker: John Minify | ||
Celeste Holm: Anne Dettrey | Jane Wyatt: Jane |
Gainontzekoak
aldatuDean Stockwell | Tommy Green |
Nicholas Joy | Craigie doktorea |
Sam Jaffe | Fred Lieberman irakaslea |