Geoda
Geoda barrunbe harritsu bat da, ohi itxia, zeinean bertaraino lurrazpiko uretan disolbaturik eramandako mineralak kristalizatu diren. Kristal hauek tamaina handikoak izaten dira, euren eraketan jasan behar izan duten presio urriagatik. Kristalizazio prozesua geruzatan gertatzen da, barrunbearen hormetan, eta beraz, geoda hutsak ere aurki daitezke.
Lur karstikoetan, igeltsu natural metaketetan eratutakoak bezalakoetan, urak harria disolbatzen du. Hauen kristalak oso txikiak dira, presio handia jasan behar izan dutelako, eta, eratutako barrunbeetan material berbera birkristaliza daiteke, baina oraingoan inguruko arrokan aurkitzen direnak baino kristal handiagoekin.
Geoda deritze bere barnean beste mineral batzuk hazi diren harri hutsei ere.
Pulpiko geoda erraldoia
aldatuMunduko geodarik handienetako bat Pulpin dago, Pulpiko geoda deritzona. 9 metroko luzera, 2 metroko zabalera eta 1 eta 2 metro arteko altuera duen geoda erraldoi bat da, igeltsu kristalek osatua. Kristal horietako batzuk metro batera hel daitezke. Geoda hau 1999an aurkitu zen, Pilar de Jaravia izena duen Pulpiko herrixka batetako bertan behera utzitako meatze batean. Egun, 2008an, aipaturiko Almeriako probintziako herriko Udaletxeak eta Andaluziako Gobernuko hainbat kontseilaritzek martxan dute naturako mirari honen ustiaketa turistikoari buruzko egitasmo bat. Beste geoda asko Karst Sorbaseko Igeltsuetan izeneko karstean ikus daitezke, hau ere Almerian.
Kanpo estekak
aldatu- (Gaztelaniaz) Pilar de Jaraviako geoda erraldoia Pulpi
- (Gaztelaniaz) Pulpiko geoda erraldoia Ondare geologikoa eta meatzaritzakoa