George Balanchine (San Petersburgo, 1904ko urtarrilaren 22New York, AEB, 1983ko apirilaren 30a) errusiar musikagile, dantzari eta koreografoa izan zen.

George Balanchine

Bizitza
Jaiotzako izen-deiturakGueorgui Melitónovich Balanchivadze, Георгій Мелітонович Баланчивадзе
JaiotzaSan Petersburgo1904ko urtarrilaren 9a (juliotar egutegia)
Herrialdea Errusiar Inperioa
 Frantzia
 Sobietar Errepublika Sozialisten Batasuna
 Ameriketako Estatu Batuak
BizilekuaNew York
Talde etnikoaGeorgian Americans (en) Itzuli
Georgiarra
HeriotzaNew York1983ko apirilaren 30a (79 urte)
Hobiratze lekuaOakland Cemetery (en) Itzuli
Heriotza moduaberezko heriotza: Creutzfeldt-Jakoben gaixotasuna
Familia
AitaMeliton Balanchivadze
Ezkontidea(k)Tamara Geva  (1921 -  1926)
Vera Zorina  (1938 -  1946)
Maria Tallchief  (1946 -  1952)
Tanaquil LeClercq  (1952 -  1969)
Bikotekidea(k)
Haurrideak
Hezkuntza
HeziketaVaganova Academy of Russian Ballet (en) Itzuli
San Petersburgoko Musika Kontserbatorioa
Hizkuntzakingelesa
Irakaslea(k)Pavel Gerdt (en) Itzuli
Ikaslea(k)
Jarduerak
Jarduerakkoreografoa, dantzaria, ballet-irakaslea, ballet dantzaria, eszenografoa eta gidoilaria
Enplegatzailea(k)New York City Ballet
Ballets Russes Diaghilev (en) Itzuli  (1924 -  1933)
School of American Ballet (en) Itzuli  (1934 -
Ballet Russe de Monte Carlo (en) Itzuli  (1944 -  1946)
Jasotako sariak
InfluentziakMarius Petipa

balanchine.org
IMDB: nm0049422 IBDB: 69475
Musicbrainz: 6a1eb9ec-78e1-44cc-825b-c02747d66f32 Discogs: 1493254 Find a Grave: 2970 Edit the value on Wikidata

Biografia

aldatu

Bost urte zituela pianoa jotzen zuen, eta bederatzi urte zituela San Petersburgoko Ballet Eskolan sartu zen. Ikasketak amaitu zituenean, taldeko kide egin zen, eta denbora librean pianoa eta konposizioa ikasten zituen. Dantza uztea erabaki zuen, eta 1923an koreografiaren bideari ekin zion. Urte horretan bertan, Volodia Dimitriev marrazkilariarekin batera, Gauak ballet gaztea sortu zuen.

Hainbat ballet zuzendu zituen Petrogradoko Opera Komikorako. 1924an errusiar gobernuak baimena eman zion ballet bat sortzeko, eta atzerrian itzuli bat egiteko. Errusiar balletentzat zuzendu zituen, besteak beste: Barabau (Ricti, Utrillo, 1925), Jack in the Box (Milhaud, Derain, 1926), Katua (Sauguet, Gabo, Pevsner, 1927), Apolo (Stravinski, Bauchant, 1928).

Ondoren, Danimarkako errege-balleteko maisu izan zen, eta komedia musikal batean parte hartu zuen Londresen. 1932an Montecarloko errusiar balletetako zuzendari izan zen. 1933an bere konpainia sortu zuen, Balletak. 1934an New Yorkeko School of American Balleta sortu zuen. Eskola horretako zuzendari zela zuzendu zituen: Sérénade (1934), Oroitzapena (1935), Orfeo (Glück, 1936), Maitagarriaren musua eta Karta-jokoa (Stravinski, 1937).

1946an Ballet Society sortu zuen, eta 1948an lehenago bere konpainia izandakoak bildu zituen, eta New York City Balleta sortu zuen. Lan hauek zuzendu zituen: Suzko txoria (Stravinski, 1949), Jones Beach (Andriessen, J. Robbins, 1950), Mendebaldeko sinfonia (Kay, 1954), Mugimenduak (1963), Don Kixote (Nabokov, 1966), Jewels (Fauré, Stravinski, Txaikovski, 1967), Slaughter on Tenth Avenue (Xenakis, 1968).

Kanpo estekak

aldatu
Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: George Balanchine  

Erreferentziak

aldatu
  NODES
Done 1