Geotrupes stercorarius

Geotrupes stercorarius kakalardo espezie bat da, Geotrupidae familiakoa, zientziarako Lineok 1758an deskribatu zuena. Europan eta Ekialde Hurbilean hedaturik dago. Euskal Herrian ere aurkitzen da[1].

Geotrupes stercorarius
Sailkapen zientifikoa
ErreinuaAnimalia
FilumaArthropoda
KlaseaInsecta
OrdenaColeoptera
FamiliaGeotrupidae
GeneroaGeotrupes
Espeziea Geotrupes stercorarius
Linnaeus, 1758

Etimologia

aldatu

Grekerazko γῆς (geo, lurra) eta τρῦπα (trỹpa, "zuloa") hitzen elkarketan sortzen da generoaren izena eta "lurraren zulatzailea" esan nahi du[2]. Latinezko stercŏrārĭus izenak "simaur zalea" esan nahi du.

Deskribapena

aldatu

Geotrupesak 2 eta 2'5 cm arteko luzera hartzen du eta itxura borobiltsu eta trinkoa du. Gorputzak kolore beltza du eta iridiszentzia urdin edo berdeak izan ohi ditu. Elitroek lerro zuzen markatuak dituzte, bakoitzak zazpi. Hanka beltzak ditu, arantzatsuak eta iletsuak, eta lurrean zuloak egiteko erabiltzen dituenez oso indartsuak dira. Antena oso motzak ditu[3].

Habitata eta elikadura

aldatu

Zelaietan eta basoetan aurkitzen da, animalien gorotzak aurki ditzakeen tokietan hain zuzen ere. Geotrupes stercorarius koprofagoa da eta behien gorotzak atsegin dituzte bereziki. Deskonposatzen ari diren onddo eta landaretaz ere elikatzen da.

Bizi zikloa

aldatu
 
Geotrupes stercorarius simaur artean.

Udazkenean arrak eta emeak gorotzaren azpian 50 cm inguruko tunela egiten dute, eta hainbat albo galeria ere egiten dituzte. Galeria bakoitzaren muturrean ganbera bat eraikitzen du emeak eta arrautza bat jartzen du. Bukatzeko galerien irteerak simaurrarekin ixten dituzte.

Arrautza haietatik jaioko diren beldarrak inguruan duten simaurraz elikatuko dira. Urtebete igaro ondoren pupa sortuko dute eta helduak jaioko dira[4].

Ekologia

aldatu

Garrantzia ekologiko handia dute, animalien gorotzak deskonposatzen baitituzte. Horrekin lurra ongarritu egiten da eta patogenoei bazka kentzen zaie[3]. Estatu Batuetan geotrupesak sartu dituzte funtzio hori bete dezaten[3].

Iruditegia

aldatu

Erreferentziak

aldatu
  1. «EHAEko Coleoptera Catalogoa|Heteropterus» www.heteropterus.org (Noiz kontsultatua: 2023-09-09).
  2. «Henry George Liddell, Robert Scott, A Greek-English Lexicon, Τ , τρύγιος: , τρῦπα» www.perseus.tufts.edu (Noiz kontsultatua: 2023-09-10).
  3. a b c (Gaztelaniaz) ecosostenibile. (2023-01-09). «Geotrupes stercorarius: Sistemática, Hábitat, Ciclo de vida...» Un mundo ecosostenible (Noiz kontsultatua: 2023-09-10).
  4. «Escarabajo estercolero zumbador | Animalandia.» animalandia.educa.madrid.org (Noiz kontsultatua: 2023-09-10).

Kanpo estekak

aldatu
  NODES