Gilen V.a Orange-Nassaukoa
Gilen V.a (Willem Batavus; Haga, 1748ko martxoaren 8a - Brunswick, 1806ko apirilaren 9a) Orangeko printzea eta Zazpi Herbehere Batuen Errepublikako azken estatuderra izan zen.
Gilen V.a Orange-Nassaukoa | |||
---|---|---|---|
| |||
Bizitza | |||
Jaiotza | Haga, 1748ko martxoaren 8a | ||
Herrialdea | Zazpi Herbehere Batuen Errepublika | ||
Heriotza | Brunswick, 1806ko apirilaren 9a (58 urte) | ||
Hobiratze lekua | Nieuwe Kerk Delft (en) | ||
Familia | |||
Aita | Gilen IV.a Orange-Nassaukoa | ||
Ama | Anne, Princess Royal and Princess of Orange | ||
Ezkontidea(k) | Wilhelmina of Prussia, Princess of Orange (en) (1767ko urriaren 4a - | ||
Seme-alabak | |||
Haurrideak | |||
Leinua | Orange-Nassau leinua | ||
Hezkuntza | |||
Hizkuntzak | nederlandera frantsesa | ||
Jarduerak | |||
Jarduerak | politikaria, arte bildumagilea, aristokrata eta estatu-politikaria | ||
Lantokia(k) | Haga | ||
Lan nabarmenak | ikusi
| ||
Jasotako sariak | ikusi
| ||
Gradua | jeneral | ||
Sinesmenak eta ideologia | |||
Erlijioa | Kalbinismoa | ||
Gilen IV.a Orange-Nassaukoaren semea izan zen. Bere aita 1751n hil zen eta 1766 arte lau erregeordek gobernatu zuten errepublika. 1766an adin nagusitasunera iritsi zen eta estatuder eta armadako kapitain jeneral izendatu zuten, nahiz eta Brunswickeko dukeari gobernuan eragina izaten utzi zion. 1767an Gilemina Prusiakoa printzesarekin ezkondu zen Berlinen.
Errepublikak Britainia Handiaren aurka borrokatu zuen Anglo-nederlandarren Laugarren Gerran 1780an eta hainbat porrot izan zituen. Erregimenaren ospea okertu egin zen eta erreforma politikoak eskatu ziren. 1785ean Haga utzi eta Gelderland probintzian kokatu zen. Demokratak edo abertzaleak garaitzen saiatu zen, baina garaitu egin zuten, eta 1787an prusiarrek herrialdea inbaditu zuten abertzaleak zapaltzeko.
1793an Frantzia errepublikarraren aurkako Lehen Koalizioan sartu zen. 1795ean frantsesek babestutako errepublikanoek herrialdea hartu zuten eta Gilen Britainia Handira erbesteratu zen. Handik, Holandako koloniak britainiarren esku uzteko agindu zuen.
1806an hil zen, erbestean, Brunswicken. 1813an Gilen semea Herbehereetara itzuli zen eta bere burua errege izendatu zuen, herrialdeko lehena.