Giorgione (Castelfranco Veneto, 1477 aldean - Venezia, 1510), jaiotza-izenez Giorgio Barbarelli da Castelfranco, Goi Pizkundeko italiar margolaria izan zen.[1]

Giorgione

Bizitza
JaiotzaCastelfranco Veneto, 1470(e)ko hamarkada
Herrialdea Veneziako Errepublika
HeriotzaVenezia, 1510 (egutegi gregorianoa) (30/40 urte)
Heriotza modua: izurri bubonikoa
Irakaslea(k)Giovanni Bellini
Jarduerak
Jarduerakmargolaria eta artista bisuala
Lantokia(k)Venezia eta Castelfranco Veneto
Lan nabarmenak
MugimenduaGoi Pizkundea
pizkundea
Veneziako eskola
Genero artistikoamargolaritza historikoa
erretratua
paisaia margolaritza
arte sakroa
biluzia
margolaritza erlijiosoa
genero-margolana

Musicbrainz: 781f9ef3-2b79-4a45-bbcf-7d71e47d8d6d Discogs: 2267525 Edit the value on Wikidata

Vasarik idatzitako Pintore, eskultore eta arkitekto bikainenen bizitzak liburuan agertzen den arren[1], oso datu zehatz gutxi ezagutzen dira Giorgioneri eta bere obrari buruz: Giovanni Bellinirekin ikasi zuela Venezian, eta haren hamabi bat pintura gordetzen direla. Hala ere, bere eragina oso handia izan zen, Tizianorengan, batez ere. Oso gazterik hil zen, izurri bubonikoak jota, ziur aski. Giorgione izan zen itzaletan kolore nahastua erabili zuen lehen margolaria. Margolanik ezagunenak Pala di Castelfranco (1502 aldean, Duomo, Castelfranco Veneto), Ekaitza (Tempesta, 1505-1508, Gallerie dell'Accademia, Venezia), Hiru filosofoak (Tre filosofi, 1506-1508, Kunsthistorisches Museum, Viena), Lauraren erretratua (1506, Kunsthistorisches Museum, Viena) eta Fondaco dei Tedeschiko (Venezia) fresko zati bat dira.

Iruditegia

aldatu
  Irudi bat handitzeko, klika ezazu gainean.

Erreferentziak

aldatu
  1. a b Giorgione Encyclopædia Britannica Online. Retrieved 30 November, 2012

Kanpo estekak

aldatu
Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Giorgione  
  NODES
Ideen 1
iOS 1
multimedia 1
os 9
web 1