Goffredo Petrassi
Goffredo Petrassi (Zagarolo, 1904ko uztailaren 16a - Erroma, 2003ko martxoaren 3a) italiar musikagilea izan zen.
Goffredo Petrassi | |
---|---|
Bizitza | |
Jaiotza | Zagarolo, 1904ko uztailaren 16a |
Herrialdea | Italiako Erresuma (1904ko uztailaren 16a - 1946ko ekainaren 18a) Italia (1946ko ekainaren 18a - 2003ko martxoaren 3a) |
Bizilekua | Erroma |
Heriotza | Erroma, 2003ko martxoaren 3a (98 urte) |
Familia | |
Ezkontidea(k) | Rosetta Acerbi (en) |
Hezkuntza | |
Heziketa | Accademia Nazionale di Santa Cecilia |
Hizkuntzak | italiera |
Irakaslea(k) | Fernando Germani Alessandro Bustini (en) |
Ikaslea(k) | |
Jarduerak | |
Jarduerak | musikagilea eta unibertsitateko irakaslea |
Jasotako sariak | |
Influentziak | Paul Hindemith eta Gian Francesco Malipiero |
Kidetza | Arteen eta Zientzien Ameriketako Estatu Batuetako Akademia Royal Academy of Science, Letters and Fine Arts of Belgium (en) Bavariako Arte Ederren Akademka National Academy of Fine Arts (Argentina) (en) |
Genero artistikoa | opera |
Musika instrumentua | organoa |
XX. mendeko italiar musikagile nagusietako bat izan zen. Musika-ikasketak bukatu ondoren, Erromako Santa Zezilia Akademiako konposizio-irakaslea izan zen hogei urtez. 1956an, Tanglewood-eko Berkshire Music Center-eko konposizio-irakaslea izan zen, eta kontzertu ugari eman zituen zuzendari gisa. Petrassik estilo asko landu zituen. Lehen lanetan Casella eta Hindemith-en eragina zuen; geroago, Stravinski eta Schoenberg-ena. Petrassiren lan aipagarriak dira: Orlandoren eromena (1934); Don Kixoteren erretratua (1945); Heriotza airean (1950); Gau iluna (1951); Serenata (1960); Beatitudides (1968); Octeto de Ottoni (1968); Souffle (1969); Elogio per un ombra (1971); Ala (1972); eta Orationes Christi (1975). Azken lanetan dodekafonia erabili zuen, eta orkestrarako idatzi zituen concerti askotan berriz atonalitatea. Musika Garaikidearen Nazioarteko Elkarteko lehendakari izan zen zenbaitetan.
Erreferentziak
aldatuWikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Goffredo Petrassi |
- Artikulu honen edukiaren zati bat Lur hiztegi entziklopedikotik edo Lur entziklopedia tematikotik txertatu zen 2011/12/27 egunean. Egile-eskubideen jabeak, Eusko Jaurlaritzak, hiztegi horiek CC-BY 3.0 lizentziarekin argitaratu ditu, Open Data Euskadi webgunean.