Golda Meir (hebreeraz: גּוֹלְדָה מְאִיר‎, ˈɡolda meˈʔiʁ ahoskatua), jaiotzez Golda Mabovitx edo Goldie Myerson bezala ezaguna ere, (Kiev, Errusiar Inperioa, gaur egun Ukraina, 1898ko maiatzaren 3a - Jerusalem, 1978ko abenduaren 8a) Israelgo estatu modernoaren sortzaileetakoa izan zen. Gaztetatik sionismoarekin guztiz konprometitu zen. Emakume aitzindaria izan zen 1969an lehen ministro kargua hartu zuenean, eta erreferentzia bihurtu zen judu-herriarentzat. [1] Kargu politiko garrantzitsuak izan zituen, hala nola Israelgo lehen enbaxadorea izan zen SESBen, Lan ministroa, Atzerri Gaietako ministroa eta Israelgo lehen ministroa 1969ko martxoaren 17tik 1974ko ekainaren 3ra. Mundu mailan errege-familiak aparte utzita estatu bateko gobernuburu bihurtu zen hirugarren emakumea izan zen.[2][3]

Golda Meir

Knesseteko kide

1974ko urtarrilaren 21a - 1974ko ekainaren 10a - Jacques Amir (en) Itzuli
Hautetsia: 8th Knesset (en) Itzuli
Minister of the Interior of Israel (en) Itzuli

1970eko uztailaren 16a - 1970eko irailaren 1a
Chaim-Moshe Shapira (en) Itzuli - Joseph Burg (en) Itzuli
Knesseteko kide

1969ko azaroaren 17a - 1974ko urtarrilaren 21a
Hautetsia: 7th Knesset (en) Itzuli
4. Israelgo Lehen Ministroa

1969ko martxoaren 17a - 1974ko ekainaren 3a
Yigal Allon - Isaak Rabin
Knesseteko kide

1969ko urtarrilaren 28a - 1969ko azaroaren 17a
Hautetsia: 6th Knesset (en) Itzuli
Knesseteko kide

1968ko urtarrilaren 23a - 1969ko urtarrilaren 28a
Hautetsia: 6th Knesset (en) Itzuli
Knesseteko kide

1965eko azaroaren 22a - 1968ko urtarrilaren 23a
Hautetsia: 6th Knesset (en) Itzuli
Knesseteko kide

1961eko irailaren 4a - 1965eko azaroaren 22a
Hautetsia: 5th Knesset (en) Itzuli
Knesseteko kide

1959ko azaroaren 30a - 1961eko irailaren 4a
Hautetsia: 4th Knesset (en) Itzuli
Kanpo Arazoetako ministro

1956ko ekainaren 19a - 1966ko urtarrilaren 12a
Moshe Sharett - Abba Eban
Knesseteko kide

1955eko abuztuaren 15a - 1959ko azaroaren 30a
Hautetsia: 3rd Knesset (en) Itzuli
Knesseteko kide

1951ko abuztuaren 20a - 1955eko abuztuaren 15a
Hautetsia: 2nd Knesset (en) Itzuli
Labor Minister of Israel (en) Itzuli

1949ko martxoaren 10a - 1956ko ekainaren 19a
Mordechai Bentov (en) Itzuli - Mordechai Namir (en) Itzuli
Knesseteko kide

1949ko otsailaren 14a - 1951ko abuztuaren 20a
Hautetsia: First Knesset (en) Itzuli
ambassador of Israel to the Soviet Union (en) Itzuli

1948ko irailaren 10a - 1949 - Mordechai Namir (en) Itzuli
Bizitza
JaiotzaKiev eta Errusiar Inperioa1898ko maiatzaren 3a
HerrialdeaPalestinako Britainiar Mandatua
 Israel
BizilekuaPinsk
Milwaukee
Denver
Milwaukee
Merhavia (en) Itzuli
Jerusalem
Ameriketako Estatu Batuak
Jerusalem
Mosku
Jerusalem
HeriotzaMendebaldeko Jerusalem1978ko abenduaren 8a (80 urte)
Hobiratze lekuaHerzl mendia
Heriotza moduaberezko heriotza: leuzemia
Familia
Ezkontidea(k)Morris Meyerson (en) Itzuli  (1917ko abenduaren 24a -  1951ko maiatzaren 25a)
Seme-alabak
Hezkuntza
HeziketaUniversity of Wisconsin–Milwaukee (en) Itzuli
North Division High School (en) Itzuli
Wisconsin State College of Milwaukee (en) Itzuli
Hizkuntzakhebreera
ingelesa
errusiera
ukrainera
Jarduerak
Jarduerakirakaslea eta politikaria
Lantokia(k)Jerusalem
Jasotako sariak
KidetzaJewish National Council (en) Itzuli
Sinesmenak eta ideologia
Erlijioaateismoa
judaismoa
Alderdi politikoaMapai (en) Itzuli
Alignment (en) Itzuli
Israelgo Alderdi Langiletiarra

IBDB: 115249
Musicbrainz: 2debfcaa-0a1a-4cdf-aa7c-0841dec6af27 Discogs: 3483328 Find a Grave: 2747 Edit the value on Wikidata

Mapai alderdiko idazkari nagusi izendatu zuten 1966an, eta oposizioko buru bihurtu zen, baita Israelen alderdi politiko garrantzitsu bat zuzendu zuen lehen emakume ere.7 Levi Eshkol bat-batean hil ondoren, alderdiak Meir aukeratu zuen haren oinordeko, 2 emakumezko, eta 1969ko martxoaren 17an hartu zuen kargua.

Bere agintaldia koalizio kabinetearen barneko borrokek markatu zuten desadostasun eta gatazka larriekin. Azkenik, Goldak dimisioa eman zuen 1974an, eta bere ondorengoa zen Isaac Rabin-i utzi zion zuzendaritza.

Biografia

aldatu

Haurtzaroa

aldatu

Golda Mabovitchen zortzi seme-alabetatik zazpigarrena izan zen, familia judu tradizionalista —ez erlijiosoa— eta oso apala, Kieven, Ukrainako gaur egungo hiriburuan, eta, garai hartan, Errusiako Inperioaren parte zen. Haurtzaroan gabezia eta sufrimendua jasan zituen: bost neba-arreba nagusi txikitan hil ziren pobreziaren eta gaixotasunen ondorioz. Familia bere haragia eta azalean bizi izan zituen XX. mendearen hasieran judu europarrak suntsitu zituzten jazarpen antisemitak. Aitak, Moshé zurgin apalak, Estatu Batuetara joatea erabaki zuen 1903an, mantenu bila, bost urteko Golda txikia atzean utzita ama autoritarioarekin eta ahizpekin: Zipke txikia eta Sheyna ahizpa nagusiarekin.

Goldak miretsi egiten zuen ahizpa nagusia, talde sionista sozialista klandestinoetan afiliatua baitzegoen, tsarraren agintariek gogor zigortutako taldea. Urte hartan bertan, bereziki bortitzak ziren pogromoek eragin zituzten juduen protestak Errusian. Bost urte besterik ez zituen Golda txikiak protestetan parte hartu nahi izan zuen, baina familiak ez zuen onartu, debekatu egin zion.

Aita urrun eta miserian itota, lau emakumeak Pinsk-era joan ziren —gaur egun Bielorrusia— amaren aldeko familiaren etxera, zorte hobearen bila. Halere, batzuetan, gosea hainbestekoa zen, non mami apurrek Tsipke txikia baino ez zuten elikatzen. Horri guztiari Sheineren jarduera debekatuek familiaren osotasuna dantzan jartzeko arriskua gehitu zitzaionean, amak, 1906an, aitarekin elkartzea erabaki zuen, eta familiak Milwaukeera, Wisconsinera, emigratu zuen.

Lehen urte gogor haiek geroago «burdinazko emakumea» ezizena jasoko zuenaren izaera gogortu zuten.«Pogromoen konplexua nirekin daramat, aitortzen dut» esan zuen «Nire oroitzapenik urrunena da aita etxeko sarrerak oholez estaltzen ikustea, miazkatzen ari ziren hordei aurre egiteko»Meir-en beraren adirazpenen arabera, «nire bizitzak hartu zuen norabideari buruzko azalpen bat eman badaiteke, nire nahia eta determinazioa zen, seguru asko, haur judu batek inoiz ez lukeela horrelako esperientziarik izan behar».

Moshé Estatu Batuetan egon zen bitartean, familia osoa biltzeko adina diru aurreztu ahal izan zuen. Blumek, Goldaren amak, janari-denda bat ireki zuen Milwaukeeko iparraldeko sektorean, non Golda txikia zortzi urterekin geratzen baitzen buru, ama merkatura ateratzen zenean hornidurak erostera.

Gaztaroa eta formakuntza

aldatu

Golda, 1906tik 1912ra Fourth Street School eskolara joan zen, 1979an Golda Meir School izena eman zioten eskolara, hain zuen. 14 urte zituela North Division High School bigarren hezkuntzan hasi zen ikasten, eta arratsaldeetan, amari laguntzen zion dendari lanetan. Blumek, ordea, alabak nahikoa hezkuntza zuela uste zuen, eta, beraz, eskola utzi behar zuela gizon heldu batekin ezkontzeko. Golda ez zegoen ados, eta ama senarraren bila hasi ondoren, etxetik ihes egin zuen 14 urte zituela. Denverrerako (Colorado) tren-txartela erosi zuen, eta Shamai Korngoldekin ezkonduta zegoen ahizparekin bizitzera joan zen.

Korngoldarrek gaueko solasaldiak antolatzen zituzten etxean, eta Golda eztabaida bizietara joaten zen: sionismoa, literatura, emakumeen sufragioa, sindikalismoa eta beste gai batzuk jorratzen zituzten. Golda Meir-ek bere autobiografian idatziko zera idatzi zuen: «Denver benetako inflexio-puntua izan zen, hor hasi baitzen nire benetako hezkuntza. Denverren, nire bizitza benetan irekitzen zen haren aurrean». Gau horietan Morris Meyerson margolaria ezagutu zuen, 1917an ezkondu ziren.

Denverren, urtebete baino gutxiago bizi izan zen, zenbait lan egin zituen baita ikasi ere, baina azkenean Milwaukeera itzuli zen aitaren gutun bat jaso ondoren etxera itzultzeko eskatuz. North Division High School-eko ikasketetara itzuli zen, eta han graduatu zen 1915ean. Han, Poalei Zion taldeko kide aktiboa izatera iritsi zen, geroago Habonim, gazte mugimendu sionista laborista bihurtuko zena. 1916an eta 1917an parte hartu zuen Wisconsin State College of Milwaukee-ko eskola normalean (gaur egun Wisconsin-Milwaukeeko Unibertsitatea), eta, graduatu ondoren, eskolak eman zituen Milwaukeeko eskola publikoet

Aktibista sionista

aldatu

Milwaukee-ra itzulita, Goldak ekonomikoki lasaiago aurkitu zituen gurasoak, etxe zabal batean bizi ziren, juduen komunitate-bizitzarekin hobeto moldatzen ziren, eta gizartean nolabaiteko tokia zuten. Egia esan, urteetan Mabovitch-ak ideia berrietara zabaldu ziren: ez zuten eragotzi alabak ikastea eta irakastea. Golda gaztea, lehen aldiz, oinarrizko premiarik gabe, betidanik gustatu izan zaionari heldu ahal izan zion: irakaskuntzari eta jarduera sionistari. Azken esparru horren barruan, 1915ean, Po'al Zion gazte-mugimendu sionistan afiliatu zen (hebrearretik, langile sionistak); buruzagi sionista garrantzitsuekin izandako topaketetan parte hartu zuen, hala nola David Ben-Gurionekin eta Yitzjak Ben-Zvirekin; manifestazio bat antolatu zuen Milwaukee-n, Ukrainan eta Polonian bizi ziren garaiko pogromo antisemiten aurkako ekintza gisa, non hizlari nagusia izan baitzen; eta bere hiriko ordezkari hautatu zuten Kongresu Judu Estatubatuarraren aurrean. 1917an, Goldak Estatu Batuetako legio judua biltzeko kanpaina bati erantzun zion. Handia etsipena izan zen neska gazteak ez zirelako onartzen.

Morrisekin ezkontzarako eguna prestatu zuten, baina jatorrizko ideia, zeremonia zibil bakarrekoa zen arren, Goldaren amari aurre egin behar izan zion, erlijio-zeremonia exigitu baitzuen. Ezkontza 1917ko abenduaren 24an izan zen azkenean eta Eretz-Israelen ezartzea izan zen Goldak ezkontzeko ezarri zuen baldintza. Goldak aliya egiteko asmoa zuen ezkontza eta berehala, baina planak eten egin ziren, bidaiarientzako Atlantikoaz haraindiko bidaia-zerbitzu guztiak bertan behera geratu baitziren Lehen Mundu Gerraren ondorioz. Orduan, bere energia guztiak Poal Zion mugimenduaren jardueretan jarri zituen.

Ezkondu eta gutxira, mugimendu horretarako dirua biltzeko kanpainari hasieta eman zion, eta Estatu Batuetan zehar bidaiatu zuen. Britainiarren mende zegoen Eretz Israelera joan zen bikotea 1921ean, Sheyna ahizparekin eta familiarekin batera. Azkenean, gurasoek jarraitu zieten urratsei 1926an.[4]

Politikaria

aldatu

Palestinara iritsita, Mehania Kibbutzeko ordezkari bihurtu zen eta Histadruten lanean aritu, Palestinako mugimendu laborista juduan. [5] Emakumeen Lan Kontseiluko idazkari (1928-32) eta batzorde exekutiboko kide (1934, Bigarren Mundu Gerra arte). Gerran, kausa sionistaren bozeramaile sendo gisa agertu zen britainiar agintariekin negoziatzean. 1946an, britainiarrek ekintzaile judu asko atxilotu zituztenean, horien artean Moshe Sharett, Agentzia Juduaren Politika Departamentuko burua, Mierrek ordezkatu zuen behin-behinean eta lan egin zuen bai bere kideak, bai Palestinan kokatuz britainiar immigrazioaren araudia hautsi zuten judu iheslari ugariak askatzeko. [4]

Bigarren Mundu Gerra amaitu ondoren, Palestinako Agentzia Juduaren presidente izan zen. kolono juduen gobernu moduko bat. Israelek enbaxadore SESBen izendatu zuten eta independentzia aldarrikapenaren sinatzaileetako bat izan zen Israelgo Estatua sortu zenean, 1948ko maiatzaren 14an.[5]

Sinatu ondoren, negar egin nuen. Estatu Batuetako historia aztertzen nuenean eta independentzia-adierazpena sinatu zutenei buruz irakurtzen nuenean, ezin nuen imajinatu benetako jendea benetakoa zen zerbait egiten. Eta hantxe nengoen ni, eserita eta independentzia adierazpen bat sinatzen. (Golda Meir) [5]

Knesseterako (Israelgo Parlamentua) hautatua izan zen 1949an, eta 1974ra arte aritu zen erakunde horretan. Lan ministro gisa (1949-56), etxebizitzak eta errepideak eraikitzeko programa handiak burutu zituen, eta gogor babestu zuen Israelerako inmigrazio juduaren politika mugagabea:

Ez naiz inoiz malgutasunik ezaren aldekoa izan, Israeli dagokionean izan ezik. Izateaz edo ez izateaz kritikatzen bagaituzte, hala edo hola, bagarela eta izango garela erabaki dugulako da.(Golda Meir) [5]

1956an Atzerri ministro izendatua izan eta gero, Golda Meir izena hartu zuen. Afrikako estatu berriei laguntzeko politikak sustatu zituen. 1966an Atzerri Ministeriotik erretiratu eta gutxira, Mapai Alderdiko idazkari nagusia bihurtu zen. Levi Eshkol lehen ministroa babestu zuen barne gatazketan. Israelek Sei Eguneko Gerra (1967ko ekainean) Egipto, Jordania eta Siriaren aurka irabazi ondoren, Mapai Israelgo Alderdi Laboristan bi alderdi disidenterekin fusionatzen lagundu zuen. Eshkol 1969ko otsailaren 26an hil zenean, Meir lehen ministro bihurtu zen. 1967ko ekainean sortutako koalizio-gobernua mantendu zuen. Kargu honetan hainbat arazori egin behar izan zion aurre, hala nola, palestinarren ekintza armatuei (adibidez Municheko Joko Olinpikoetako gertaerak) eta Yom Kippur Gerrari. [1] 1974an Isaak Rabinek ordezkatu zuen osasun-arazoengatik.[3]

Bizitza pertsonala

aldatu

Meirren senarra, Morris Meyerson (baita «Myerson» ere), 1893ko abenduaren 17an jaio zen Chicagon (Illinois). 1917ko abenduaren 24an ezkondu ziren, eta, 1951ko maiatzaren 25ean, Jerusalemen hil zen arte egon ziren ezkonduta. Ez zen berriro ezkondu. Nahiz eta inoiz dibortziatu ez, bikotea banandu egin zen ezkontzaren ibilbidean. Meirrek, 1930eko hamarkadan, seme-alabak Estatu Batuetara eraman zituenean, Morris Jerusalemen geratu zen.

Meirrek bi seme-alaba izan zituen[6]. Bere semea, Menahem, 1924an jaio zen Jerusalemen, eta 2014ko abenduaren 14an hil zen Tel Aviven. Israelgo Kontserbatorioan eta Manhattango Musika Eskolan ikasi zuen biolontxelo jotzaile profesionala izan zen[7]. Sarah, alaba, 1926ko maiatzaren 17an jaio zen, eta 2010eko urtarrilaren 30ean hil zen Revivimen[8].

Bi ahizpa zituen: Sheyna (1889–1972) eta Tzipke (1902–1981), baita haurtzaroan hil ziren beste bost anai-arreba ere.

1956an, Atzerri ministro izan ondoren, bere abizena Meyerson izatetik Meir izatera aldatu zuen, argitu esan nahi duena, Moshe Sharett-ek, bere aurrekoak, atzerriko zerbitzuko kide guztiek hebreerazko abizen bat hartzera behartu baitzuen[9].

Erretzaile nekagarria zen; kafea edaten zuen, eta ez zuen ariketa fisikorik egiten, eta horrek bihotzeko arazo errepikakorrak sortu zizkion.

Bere identitate juduari buruz, Meirrek bere My Live autobiografiaren 1975eko edizioan esan zuen:

« Ez da bakarrik, nire ustez, erlijiozko begirunea eta praktika. Niretzat, judua izateak esan nahi du beti harro egotea bere nortasun bereizia 2.000 urte baino gehiagoz mantendu duen herri baten parte izateaz, egin zaion kalte eta oinaze guztiarekin[10]. »

Biziki identifikatu zen judaismoarekin kulturalki, baina, erlijio sinesmenean, ateoa zen[11][12][13]. Hauxe adierazi zuela diote: «Juduengan sinesten dut, eta judu jendeak Jainkoarengan sinesten du»[14].

Heriotza eta memoria

aldatu

Revivim kibutzera erretiratu zen alabaren etxera eta han eman zituen bere azken urteak, minbiziaren ondorioz zendu zen arte. 1978ko abenduaren 7an, Jerusalemgo Hadasa Ospitalean.[5]

Ezin dut esan emakumeak gizonak baino hobeak direnik, baina esan dezaket ez direla okerragoak. (Golda Meir)[15]

Handik lau egunera, Herzl mendian, Jerusalemen, lurperatu zuten, Aberriaren Handien panteoian.

Israelgo eta Estatu Batuetako toki eta erakundeak beren omenez izendatu zituzten. Israelen, Jerusalemgo Golda Meir bulebarra eta Tel Aviveko Golda Meir Arte Eszenikoen Zentroa. Estatu Batuetan, Milwaukeeko Golda Meir School eskola eta liburutegia, New Yorkeko Golda Meir Square, Denverreko Metropolitan State College-ko Golda Meir gidaritza politikoaren zentroa eta Denverreko Golda Meir House.

  • 1974 Gizateriaren Amaren ohorea jaso zuen Amerikako Ama erakundeak emana.
  • 1974 James Madison saria jaso zuen, Princetongo Unibertsitateak emandako zerbitzu publiko bikainengatik.
  • 1975 Israel Saria jaso zuen gizarteari eta Israelgo Estatuari egindako ekarpen nabarmenagatik.

Iruditegia

aldatu

Erreferentziak

aldatu
  1. a b (Gaztelaniaz) García, Concha. (2019-08-24). «Golda Meir, la «dama de hierro» que luchó por Israel» La Razón (Noiz kontsultatua: 2022-08-12).
  2. Saila, Kultur. (2011-07-18). «Meir, Golda» www.euskadi.eus (Noiz kontsultatua: 2022-08-12).
  3. a b (Ingelesez) «list of prime ministers of Israel | Names & Years | Britannica» www.britannica.com (Noiz kontsultatua: 2022-08-12).
  4. a b (Ingelesez) «Golda Meir | Biography & Facts | Britannica» www.britannica.com (Noiz kontsultatua: 2022-08-12).
  5. a b c d e (Gaztelaniaz) Alcalá, César. (2022-03-18). «Golda Meir, una primera ministra de hierro» La Razón (Noiz kontsultatua: 2022-08-12).
  6. (Ingelesez) «Golda Meir» Jewish Women's Archive (Noiz kontsultatua: 2023-02-21).
  7. «Menahem MEIR 1924–2014» www.seligman.org.il (Noiz kontsultatua: 2023-02-21).
  8. «Sarah MEIR 1926–2010» www.seligman.org.il (Noiz kontsultatua: 2023-02-21).
  9. Medzini, Meron (2017). Golda Meir: A Political Biography (illustrated ed.). Walter de Gruyter GmbH. 155. or. ISBN 9783110492507.
  10. Golda Meir (1975). My Life. Weidenfeld & Nicolson. 459. or. ISBN 0860073947.
  11. Giulio Meotti (2011). A New Shoah: The Untold Story of Israel's Victims of Terrorism. 147. or. ISBN 9781459617414. "Even atheist and socialist Israelis like David Ben-Gurion, Moshe Dayan, and Golda Meir were marked by the stories and legends of King David and the prophets. In other words, their lives had been shaped by Hebron."
  12. Fischer, Raymond Robert. Israel My Inheritance: Persecuted Messianic Jews Cry Out for Justice and Reform. Lake Mary: Creation House, 2011. Print.
  13. See Emma Goldman, "The Philosophy of Atheism", in Christopher Hitchens, ed., The Portable Atheist (Philadelphia: Da Capo Press, 2007), 129–133; Golda Meir is quoted by Jonathan Rosen in "So Was It Odd of God?", The New York Times, December 14, 2003.
  14. (Ingelesez) Rosen, Jonathan. (2003-12-14). «So Was It Odd of God?» The New York Times ISSN 0362-4331. (Noiz kontsultatua: 2023-02-21).
  15. (Ingelesez) «Golda Meir» Britannica Presents 100 Women Trailblazers 2019-02-16 (Noiz kontsultatua: 2022-08-12).

Ikus, gainera

aldatu
Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Golda Meir  

Kanpo estekak

aldatu
  NODES
Done 1
orte 1
see 1
Story 1