Goldfinger (filma)
Goldfinger Guy Hamilton ingeles zinema zuzendariaren 1964ko espioitza filma da. Ian Fleming idazlearen Goldfinger eleberrian oinarrituta dago eta James Bond protagonista du. Bertan, Sean Connery, Gert Fröbe, Honor Blackman, Harold Sakata eta Bernard Lee aktoreek antzeztu zuten.
Goldfinger Oscar Sari bat irabazi zuen Bond-en lehen filma izan zen (soinu edizio onenaren saria) eta kritikaren harrera oso ona izan zuen. Filmak arrakasta ekonomikoa izan zuen, aurrekontua bi astean berreskuratu zuen eta 120 milioi dolar baino gehiago irabazi zituen mundu osoan. 1999an, 70. postuan sailkatu zen British Film Institute-k egindako BFI Top 100 film britainiarren zerrendan.
Argumentua
aldatu007 britainiar agente sekretuak (Sean Connery) nazioartean kontrabandoa egin eta urrea miresten duen Auric Goldfinger (Gert Fröbe) aberatsari aurre egin behar dio. Ikerketa aurrera doan heinean, James Bondek "Grand Slam" operazioaren berri du, munduko ekonomia orokorra desorekatzeko egitasmoa.
Aktoreak
aldatu- Sean Connery: James Bond 007
- Gert Fröbe: Auric Goldfinger
- Honor Blackman: Pussy Galore
- Shirley Eaton: Jill Masterson
- Harold Sakata: Oddjob
- Bernard Lee: "M"
- Lois Maxwell: Moneypenny
- Desmond Llewelyn: Q
- Tania Mallet: Tilly Masterson
- Cec Linder: Felix Leiter
Kanpo estekak
aldatu- Goldfinger filmaren IMDBko fitxa irakurgai (Ingelesez)