Golkoa bi lurmuturren arteko itsaso zatia da, badia baino handiagoa. Golko gehienak itsas mailak gora egitean eratu dira; adibidez, glaziarrak urtzean eta itsasertza urez betetzean. Beste batzuk, ordea, itsasertzeko hausturen edo tolesturen eraginez itsasertza itsas mailaren azpitik geratzean; esaterako, Kaliforniako eta Persiako golkoak, indar tektonikoek eragindako sakana urez betetzean eratu ziren.

Bizkaiko golkoa

Golkoak itsasarte baten edo bat baino gehiagoren bitartez lotzen dira itsasoarekin; askotan, golko barruko uraren ezaugarriak itsasokoarenak ez bezalakoak izaten dira, golkoaren formak, sakontasunak, hondoaren topografiak eta abarrek eraginda.


Geografia Artikulu hau geografiari buruzko zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz.

Erreferentziak

aldatu

Kanpo estekak

aldatu
  NODES
Ideen 1
multimedia 1
os 1
web 1