Gona

gerritik berako jantzia

Gona edo, Ipar Euskal Herrian, zaia gerritik behera, bi hankak batera baina ez osorik estaltzen dituen jantzi unisexa da. Hainbat ehunetan egina, forma zilindrikoa edo tronko-konikoa izaten du, eta prakak ez bezala, ez dago zatituta. Hedaduraz, gonak ere esaten zaie ohatila edo sehasketatik zintzilik dauden oihalei.

Gona bat.
The Evoltion of the skirt, Harry Julius, 1916

Kultura europarrean emakumezkoen jantzitzat hartzen bada ere, Eskozian, kilt izeneko gona gizonek janzten dute. Halaber, Jean-Paul Gaultier moda-diseinatzaileak gizonezkoentzako gonak erakutsi izan ditu bere erakustaldietan.

Bere bertsio errazenean, oihal zati bat gerriraino biltzea izan daiteke (pareo, sarong), nahiz eta gona gehienak gerrian estuak izan eta jaitsi ahala zabalagoak diren. Garaiaren, modaren eta eramaten duenaren gustuaren arabera, gonaren luzera gerriko bat baino pixka bat gehiagokoa izan daiteke, lurreraino irits daiteke eta tarteko beste edozein neurri har daiteke.

Historia

aldatu

Gonak historiaurretik erabili dira gorputzaren behealdea estaltzeko modurik ohikoena bezala. Kobre Aroaren hasieratik Vinča kulturak (c. 5700-4500 a. C.) gaur egungo Serbian eta Balkanetako iguruetan ekoitzitako iruditxoak (k.a. 5700-4500) emakumeak erakusten dituzte gonaren antzeko jantziekin.

Armenian, Areni-1 haitzulo-multzoan, lastoz ehundutako gona bat aurkitu zuten, 3900 a.C urtekoa. Gonak gizonen eta emakumeen ohiko jantziak ziren Ekialde Hurbileko eta Egiptoko antzinako kultura guztietan. Mesopotamiako sumertarrek kaunakak zeramatzaten (sumerieraz: 𒌆𒄖𒅘𒆪 ), gerriko bati lotutako larruzko gona mota bat. "Kaunakes" hitza, jatorrian, ardi larrua adierazteko erabiltzen zen, baina denborarekin jantziari berari aplikatu zitzaion. Denboraren poderioz, animalien larruen ordez kaunake-oihalak hasi ziren erabiltzen, ardien azal iletsua imitatzen zuen ehuna. Era berean Kaunake-oihalak sinbolo gisa ere balio zuen ikonografia erlijiosoan, San Joan Bataiatzailearen mantu iletsuan bezala.

Antzinako Egiptoko jantziak lihoz eginak zeuden batez ere. Goiko klasekoentzat, ederki ehunduta eta plisatuta zeuden. K.a. 2130. urte inguruan, Egiptoko Antzinako Erresuman, gizonek shendyt izenez ezagutzen ziren gonak erabiltzen zituzten. Gorputzaren behealdea biltzen zen eta aurretik lotzen zen oihal angeluzuzeneko pieza batez osatua zegoen. Egiptoko Erresuma Ertainean modan jarri ziren gona luzeagoak, gerritik orkatiletaraino iristen zirenak eta batzuetan besapeetatik zintzilik egoten zirenak. Egiptoko Erresuma Berrian, modan jarri ziren gona eskoziarrak, gizonentzako sekzio triangeluar plisatu batekin. Haien azpian shente bat edo triangelu-formako zakil-zorro bat eramaten zituen, muturrak lokarriz eutsita.

Brontze Aroan, mendebaldeko eta erdialdeko Europako hegoaldean, soineko erako jantzi inguratzaileak ziren nagusi. Hala ere, Europako iparraldean gonak eta blusak ere erabiltzen ziren.

Erdi Aroan, gizonek eta emakumeek soineko antzekoak nahiago zituzten. Gizonezkoen soinekoen behealdea emakumezkoena baino askoz laburragoa izaten zen. Zabalak izaten ziren eta sarritan plisatuak edo adarkatuak, zaldiz ibiltzea erosoagoa izan zedin. Zaldun armadurak ere metalezko gona motza zeukan korazaren azpian. XIII-XV. mendeetan ehunean izandako aurrerapen teknologikoek prakak egitea ahalbidetu zuten. Gizonezkoentzat modan jarri ziren eta, ordutik aurrera, gizonezkoen janzkera estandarra bihurtu ziren; emakumezkoentzat, berriz, tabu izan ziren.

XVI. mende inguruan, herriko jendearen gona lau angeluko oihalezko pieza bat zen, erdian zulo bat zuena, gerriko baten edo soka baten bidez gerrira egokitzen zena, eta, beraz, lau punta zintzilikatzen ziren.

Kixotean, Trifaldi ugazaba bat agertzen da hiru puntadun gona triangeluarra daramana.

Prostitutek gona arrea eramaten zuten eta eta hortik «irse de picos pardos».

Bitxikeriak

aldatu

Italieraz gonna deitzen zaio gonari.

Iruditegia

aldatu

Gona motak

aldatu

Gona tradizionalak

aldatu

Ikus, gainera

aldatu

Kanpo estekak

aldatu
  NODES