Gonzalo Torrente Ballester

Gonzalo Torrente Ballester (Ferrol, Galizia, 1910eko ekainaren 13a - Salamanca, 1999ko urtarrilaren 27a) espainiar eleberrigilea izan zen. 1985. urtean Cervantes saria eskuratu zuen.

Gonzalo Torrente Ballester

Bizitza
Jaiotzako izen-deiturakGonzalo Torrente Ballester
JaiotzaSerantes1910eko ekainaren 13a
Herrialdea Espainia
HeriotzaSalamanca1999ko urtarrilaren 27a (88 urte)
Familia
Seme-alabak
Hezkuntza
HeziketaOviedoko Unibertsitatea
Santiago de Compostelako Unibertsitatea
Hizkuntzakgaztelania
Jarduerak
Jarduerakidazlea, gidoilaria, kazetaria, antzerkigilea, literatura-kritikaria, itzultzailea eta eleberrigilea
Enplegatzailea(k)State University of New York at Albany (en) Itzuli
Lan nabarmenak
Jasotako sariak
KidetzaReal Academia Española
Real Academia Galega
Genero artistikoadramaturgia

IMDB: nm0868485 Find a Grave: 10912499 Edit the value on Wikidata

Bizitza eta lanak

aldatu

Santiago de Compostela eta Madrilgo unibertsitateetan filosofia eta zuzenbide ikasketak egin ondoren, literatura irakatsi zuen Madrilgo eta Salamancako institutuetan eta Albanyko unibertsitatean (New York). Gazte zela El viaje del joven Tobías (1938, Tobias gaztearen bidaia) antzerkia eta Javier Mariño (1943) eleberria idatzi zituen. Bere garaiko literaturgintzari buruz Teatro español contemporáneo (1957, Espainiako gaurko antzerkia) eta Panorama de la literatura española contemporánea (1961, Espainiako gaurko literaturaren egoera) saiakera kritikoak idatzi zituen.

Ondorengo eleberrietan estilo molde berriak landu zituen: Los gozos y las sombras (1959-1962, hiru liburuki; Pozak eta itzalak), Don Juan (1963), La saga/fuga de J. B. (1972, J. B.-ren saga/ihesa) eta Fragmentos de apocalipsis (1979, Apokalipsiaren atalak). 1981. urtean Espainiako Narratiba Sari Nazionala irabazi zuen La isla de los jacintos cortados (1980, Hiazinto moztuen uhartea) lanari esker. Ondoko urteetan Cuadernos de un vate vago (1982, Poeta alfer baten kaierak), Quizá nos lleve el viento al infinito (1984, Agian haizeak eramango gaitu infinitora), Filomeno a mi pesar (1988, Filomeno nire gogoz kontra) eta Las islas extraordinarias (1991, Uharte zoragarriak) literatura lanak argitaratu zituen.

Idazlanak

aldatu
  • Javier Mariño (1943)
  • El golpe de estado de Guadalupe Limón (1946)
  • Ifigenia (1950)
  • El Señor llega (1957)
  • Los gozos y las sombras (1959-1962)
  • Donde da la vuelta el aire (1960)
  • La Pascua triste (1962)
  • Don Juan (1963)
  • Off-Side (1968)
  • La Saga/Fuga de J.B. (1972)
  • Fragmentos de Apocalipsis (1977)
  • La isla de los jacintos cortados (1980)
  • Dafne y ensueños (1982)
  • Quizá nos lleve el viento al infinito (1984)
  • La princesa durmiente va a la escuela (1985)
  • La rosa de los vientos (1985)
  • Yo no soy yo, evidentemente (1987)
  • Filomeno, a mi pesar (1988)
  • Crónica del rey pasmado (1989)
  • Las islas extraordinarias (1991)
  • La muerte del decano (1992)
  • La novela de Pepe Ansúrez (1994)
  • La boda de Chon Recalde (1995)
  • Los años indecisos (1997)
  • Doménica (1999)

Erreferentziak

aldatu

Kanpo estekak

aldatu
Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Gonzalo Torrente Ballester  


  Artikulu hau Galiziako biografia baten zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz.
  NODES