Guatemalako Gerra Zibila

Guatemalako Gerra Zibila (gaztelaniaz: Guerra Civil de Guatemala) 1960 eta 1996 artean iraun zuen gatazka armatua izan zen. Parte-hartzaileak Guatemalako eskuindar gobernua eta zenbait ezkertiar talde matxino izan ziren. Matxinoek komunitate maien laguntza izan zuten eta Guatemalako indar armatuek genozidio bat burutu zuten amerindiarren aurka.

Guatemalako Gerra Zibila
Data1960ko azaroaren 13a1996ko abenduaren 29a
LekuaGuatemala
Koordenatuak14°38′N 90°30′W / 14.63°N 90.5°W / 14.63; -90.5
Emaitza1996ko bake akordioa
Gudulariak
URNG (1982tik aurrera)

Laguntza
 Kuba[1]
 Nikaragua (1979-90)[1]

FMLN

 Guatemala
Laguntza
 Ameriketako Estatu Batuak(1962-1996)[2]

 Taiwan[3]
 Txile[4]
 Argentina[5]
 Hegoafrika[6]
Buruzagiak
Rolando Morán

Luis Turcios
Marco Yon
Bernardo Alvarado
Rodrigo Asturias

Ricardo Rosales

Guatemala Miguel Ydígoras
Guatemala Enrique Peralta
Guatemala Julio Méndez
Guatemala Carlos Arana
Guatemala Kjell Laugerud
Guatemala Romeo Lucas
Guatemala Efraín Ríos Montt
Guatemala Óscar Mejía
Guatemala Vinicio Cerezo
Guatemala Jorge Serrano
Guatemala Gustavo Espina
Guatemala Ramiro de León

Guatemala Álvaro Arzú
Indarra
URNG:

6.000 (1982)

1.500-3.000 (1994)[7]

Guatemala Militarrak:
51.600 (1985)[8]
32.000 (1986)[9]
45.000 (1994)[7]
Guatemala Paramilitarrak:
300.000 (1982)

500.000 (1985)[8]

Gatazka 1960ko hamarkadaren hasieran hasi zen, 1960ko azaroaren 13an Miguel Ydígorasen aurkako estatu-kolpea bertan behera geratu zenean. 1962an herrialdeko lehendabiziko talde gerrillaria sortu zuten, Movimiento Revolucionario 13 de Noviembre (MR13) izenekoa, 1971ra arte herrialdearen ekialdean aktiboa izan zena.

1960 eta 1986 artean Julio César Méndez Montenegro presidente zibil bakarra izan zen gobernuan, militarrek hiru gobernu ezarri zuten bitartean.

Gerra 1996ko abenduaren 29an amaitu zen. Álvaro Arzú presidentea zela, alde biek bake ituna sinatu zuten 36 urte baino gehiago iraun zuen gerra zibila bukatzeko.

Erreferentziak

aldatu
  1. a b http://www.gwu.edu/~nsarchiv/NSAEBB/NSAEBB100/Doc9.pdf
  2. http://www.gwu.edu/~nsarchiv/NSAEBB/NSAEBB11/docs/
  3. Schirmer, 1996; pg 172
  4. Gilbert Michael Joseph, Daniela Spenser - 2008, 151. orr.
  5. Ibid.
  6. Information Services on Latin America (I.S.L.A): 35..
  7. a b Stedman, 2002: 165
  8. a b María Eugenia Gallardo & José Roberto López. (1986). Centroamérica. San José: IICA-FLACSO, 249 or. ISBN 978-9-29039-110-4..
  9. Moshe Y. Sachs. (1988). Worldmark Encyclopedia of the Nations: Americas. New York: Worldmark Press, 156 or. ISBN 978-0-47162-406-6..
  10. Briggs, Billy. (2007-2-2). «Billy Briggs on the atrocities of Guatemala's civil war» The Guardian (Londres).
  11. BBC News. (2011-11-9). Timeline: Guatemala. .
  12. CDI: The Center for Defense Information, The Defense Monitor, "The World At War: January 1, 1998".


Kanpo estekak

aldatu
  NODES