Guy Fawkes Gaua
Guy Fawkes Gaua, Bonfire Gaua edo Su Artifizial Gaua, (ingelesez: Guy Fawkes Night, Guy Fawkes Day, Bonfire Night, Firework Night}), nagusiki Erresuma Batuan, urtero azaroaren 5ean ospatzen den jaieguna da. Jaiegunak 1605eko azaroaren 5ean jatorria du, Guy Fawkes buruzagiaren gidaritzapeko katoliko talde batek burututako bolboraren konspirazioak hutsegin zuela ospatzen baita. Konspirazio honetan Ingalaterrako Parlamentuaren egoitza zen Westminster jauregia suntsitzen saiatu ziren.
Jaiegun honetako gauean udalerri eta herri ugarietan su artifizialak jaurtitzen dira.