HIESaren Nazioarteko Elkartea
IAS - HIESaren Nazioarteko Elkartea (International AIDS Society ingelesez ), GIB-a aztertzen duen munduko elkarte profesional handiena da, 190 herrialde baino gehiagoko kideek GIB/HIESaren arlo guztiak lantzen dituzte.[1] Nazioarteko bi kongresu ospetsuenetariko kudeatzailea da; HIESari buruzko Nazioarteko Konferentzia eta Patogeniari buruzko Konferentzia; tratamendua eta prebentzioa.
HIESaren Nazioarteko Elkartea | |
---|---|
Datuak | |
Izen laburra | IAS |
Mota | sarbide irekiko argitaletxea eta irabazteko asmorik gabeko erakundea |
Herrialdea | Suitza |
Jarduera | |
Kide kopurua | 190 |
Agintea | |
Lehendakaria | Françoise Barré-Sinoussi, Adeeba Kamarulzaman (en) , Linda-Gail Bekker (en) eta Helene D. Gayle (en) |
Egoitza nagusi | |
Historia | |
Sorrera | 1988 |
webgune ofiziala |
Historia
aldatu1988an sortu zen Stockholmoko HIESari buruzko Nazioarteko IV. Konferentzian, egoitza Suediako hiriburuan ezarriz.[2] 2004an Genevara eraman zuten egoitza nazioarteko beste erakunde batzuekin loturak sendotzeko, batez ere Munduko Osasunaren Erakundearekiko.
Lehendakariak
aldatuHIESaren Nazioarteko Konferentziaren azken egunean hautatzen da Lehendakaria eta 2 urteko agintaldiaren ostean berriro hautatu daiteke.
IASko lehendakaria GIB/HIESaren aurkako ekintzaren nazioarteko lidertzat hartzen da eta helburua lortzeko politikak eratu, ebaluatu eta martxan jartzeko betebeharra du. Kolaborazio zuzena du OMErekin, ONUSIDArekin eta estatuetako osasun ministerioekin. Zein ikertzaileri diru-laguntzak eman aholkatu eta Nazioarteko Konferentzia zuzentzen du. Egungo lehendakariak 2022a arte du kargua, Malaysiako Adeeba Kamarulzaman.
Epea | Izena | Herrialdea |
---|---|---|
1988-1990 | Lars Kallings | Suedia |
1990-1992 | Paul Volberding | AEB |
1992-1994 | Peter Piot | Belgika |
1994-1998 | David A. Cooper | Australia |
1998-2000 | Mark Wainberg | Kanada |
2000-2002 | Stefano vella | Italia |
2002-2004 | Joep lange | Herbehereak |
2004-2006 | Helene D. Gayle | AEB |
2006-2008 | Pedro Cahn [3] | Argentina |
2008-2010 | Julio Montaner | Argentina |
2010-2012 | Elly Katabira | Uganda |
2012-2014 | Françoise Barré-Sinoussi | Frantzia |
2014-2016 | Chris Beyrer | AEB |
2016-2018 | Linda-Gail Bekker | Zimbabwe |
2018-2020 | Anton Pozniak | Erresuma Batua |
2020-egun | Adeeba Kamarulzaman | Malaysia |
HIESaren aurkako Nazioarteko Konferentzia
aldatu1985az geroztik urtero egiten dira GIB/HIESaren aurkako mundu mailako konferentziak datuak, azken ahaleginak eta gaixotasunaren aurkako borrokan egindako aurrerapenen berri emateko. 1988an sortu berria zen IASek hurrengo konferentziak antolatzeko konpromisoa hartu zuen, 1994an bi urtean behin egitea erabaki zuten. 2022ko Konferentzia Montrealen ospatuko da uztailaren 29a eta abuztuaren 2a bitartean.
Edizioa | Urtea | Campusa | Leloa |
---|---|---|---|
I | 1985 | Atlanta | - |
II | 1986 | Paris | - |
III | 1987 | Washington | - |
IV | 1988 | Stockholm | - |
V | 1989 | Montreal | HIESaren erronka zientifiko eta soziala |
VI | 1990 | San Frantzisko | HIESa 90. hamarkadan: zientziatik politikara |
VII | 1991 | Florentzia | Zientzia HIESari aurre egiteko |
VIII | 1992 | Amsterdam | HIESaren kontra batutako mundu bat |
IX | 1993 | Berlin | - |
X | 1994 | Yokohama | HIESaren aurkako erronka globala: elkarrekin etorkizun alde |
XI | 1996 | Vancouver | Mundu bat, itxaropen bat |
XII | 1998 | Geneva | Hutsunea ixtea |
XIII | 2000 | Durban | Isiltasuna hautsiz |
XIV | 2002 | Bartzelona | Ekintzarako ezagutza eta konpromisoa |
XV | 2004 | Bangkok | Guztientzako sarbidea |
XVI | 2006 | Toronto | Betetzeko garaia da |
XVII | 2008 | Mexico Hiria | Ekintza unibertsala orain |
XVIII | 2010 | Viena | Eskubideak hemen eta orain |
XIX | 2012 | Washington | Elkarrekin ibilbidea aldatuz |
XX | 2014 | Melbourne | Erritmoa areagotu |
XXI | 2016 | Durban | Berdintasunez sartzeko eskubideak orain |
XXII | 2018 | Amsterdam | Oztopoak apurtzen, zubiak eraikitzen |
XXIII | 2020 | San Frantzisko | BIRTUALA |
XXIV | 2022 | Montreal[4] | ? |
Erreferentziak
aldatu- ↑ Sociedad Internacional de SIDA, Información del IDPC
- ↑ La IAS cumple 20 años, ONUSIDA; 2008
- ↑ Un argentino presidirá la IAS, Diario Clarín; 2006
- ↑ (Ingelesez) «AIDS 2022, the 24th International AIDS Conference» AIDS 2022 (Noiz kontsultatua: 2022-01-03).