Hala Sultan Tekke (grezieraz: Τεκές Χαλά Σουλτάνας, Tekés Chalá Soultánas; turkieraz: Hala Sultan Tekkesi), Zipre hego-ekialdeko Larnaka hirian dagoen meskita da. hainbat iturriren arabera munduko lau garrantzitsuenetako bat da[1].

Hala Sultan Tekke
Kokapena
Estatu burujabe Zipre
Zipreren banaketa administratiboaLarnakako barrutia
Municipalities of Cyprus RepublicLarnaca Municipality
Zipreko hiriaLarnaka
Koordenatuak34°53′07″N 33°36′36″E / 34.885277°N 33.610013°E / 34.885277; 33.610013
Map
Historia eta erabilera
Erlijioaislama
Arkitektura
EstiloaOttoman architecture (en) Itzuli

Larnakako aintzira gaziaren mendebaldeko ertzean kokaturik dago[2].

Historia

aldatu

Arkeologia eremua

aldatu

K.a. II. milurtekoan (K.a. 1650-1100) Hala Sultan Tekke dagoen tokian Brontze Aroko Dromolaxia Vizatzia herriaren hilerria egon zen[3]. 1890. hamarkadan hainbat indusketa egin zituzten Henry Beauchamp Waltersek (British Museumeko zuzendaria izango zenak) eta John Winter Crowfootek eta aurkituriko objetuak erdibanatu zituzten British Museumak eta Zipreko museoak[4]. 1947an, 1970. hamarkadan eta azkenik 2010-212 artean suediarrek egindako indusketetan Zipreko Brontze Aro berantiarreko hiri handienetakoa izan zela ikusi da[3]. 50 hektarea inguru hartzen zituen. Hala Sultan Tekke-ren emakumezkoen gelan egindako ikerketek erakutsi dute eraikuntza zaharragoen gainean eraiki zela, garai arkaiko, klasiko eta helenistikoetako (K.a. VI-I mendeak) eraikinen hondarrak agertu baitira.

Meskita

aldatu

Muawiya kalifaren garaian arabiarrek Zipre erasotu zuten (K.o. 647-649) eta orduan kokatzen da Mahomaren sahaba zen Umm Haramen heriotza[5]. Kondairak dioenez Larnaka hiriaren setioan Umm Haram andre zaharra zela bere mandotik erori eta hil egin zen. Toki berean hilobiratu zuten, nahiz eta xiistek hilobia Medinako hilerrian dagoela dioten[6].

XVIII. mendean Otomandarren aginte garaian Sheikh Hasan dervixeak hilobia aurkitu zuen eta agintariei aurkikuntza honen garrantziaz ohartarazita meskita bat eraiki zuen hilobiaren inguruan, 1760. urtean. Meskitaren hormak dekoratu zituen eta inguruan egurrezko hesia eraiki zuen. Giovanni Mariti esploratzailearen arabera Ali Agha Zipreko gobernadoreak eraiki zuen meskita[7] eta inguruan hondarretan zegoen eliza baten harriak berrerabili zituzten.

1816an berriztatze lanak egin zitzaizkion eta 2002an UNOPS erakundeak berriz atondu zuen Brontze Aroko herriaren aztarnak aurkitu zirenean[1].

Arkitektura

aldatu

Gaur egungo eraikina hasierako eraikina baino handiagoa da. Meskitaren inguruan mausoleoa, minaretea, hilerria eta gizonezkoen eta emakumezkoen bizilekuak ditu.

Lorategia

aldatu

Hala Sultan Tekkeko lorategirako sarreran 1813ko martxoaren 4ko otomandar idazkia du: "Jainkoak maite duen Zipreko gobernadore otomandar handiak eraiki zuen Hala Sultan Tekke". Pasha (general) batek diseinatu zuen lorategia eta horregatik "Pasharen lorategia" izena du. Tekke ondoko eraikinek "Gülşen-Feyz" izena dute (osotasunaren eta argiztapenaren arrosa lorategia). Sarreraren iparraldean (ezkerretara) gizonezkoentzako gonbidatuen etxea zegoen eta eskumatara gizonezkoentzako (Selamiik) eta emakumezkoentzako (Haremiik) etxeak.

Meskita eta hilobiak

aldatu
 
Meskita, minaretea eta iturri oktogonala.

Meskitak oinplano karratua eta kupula handia ditu. Balkoia ere badu eta eraikin osoa adreilu hori egina dago. Minaretea 1959an berreraiki zen.

Umm Haramen hilobia meskitaren alkibla horman (Mekara begira dagoena) dago. Haren hilobiaren alboan beste lau hilobi daude. Garrantzitsuena bi mailatako marmolezko hilkutxa dauka. 1929ko uztailaren 12ko data dauka eta Adile Hüseyin Ali-rena da, Hussein bin Aliren (Mekako xerifea) emazte turkiarra.

Meskitaren ekialdeko izkinan hilerria dago, turkiar administratzaileak lurperatu izan ziren bertan. Hilerria 1899an itxi zen.

Meskitaren parean iturri oktogonal bat dago, 1796 eta 1797 artean eraiki zena. Silahtar Kaptanbaşı Mustafa Agha Zipreko gobernadoreak eraiki zuen Abdulhamid II.a sultanak hala aginduta.

Garrantzia

aldatu

Zipreko turkiar musulmanentzat toki sakratua da[8] eta Tennesseeko Unibertsitateko George E. Bowen irakaslearen arabera musulmanentzat munduko hirugarren toki sakratuena da[9]. Beste iturri batzuen arabera munduko laugarrena da musulmanentzako toki garrantzitsuenen artean, Meka, Medina eta Jerusalemen atzetik[10][1]. 1974ko uhartearen banaketan greziar jatorriko eremuan gelditu zenez erromesaldiak oso urriak dira.

Otomandar garaian itsasontziak meskitaren albotik pasatzen zirenean banderak masta erdira ezartzen zituzten eta kainoiekin salbak egiten zituzten[11].

Iruditegia

aldatu

Erreferentziak

aldatu
  1. a b c «Hala Sultan Tekke Mosque - Larnaka Tourism Board (Official Site)» larnakaregion.com (Noiz kontsultatua: 2020-09-26).
  2. (Ingelesez) Hussain. (2020-03-21). «Guide: Hala Sultan Tekke Mosque Larnaca Cyprus» Travel with Hussain (Noiz kontsultatua: 2020-09-26).
  3. a b (Ingelesez) Season 2010 | Swedish Archaeology in Jordan, Palestine and Cyprus, Peter Fischer. (Noiz kontsultatua: 2020-09-26).
  4. Åström, Paul, Bailey, Donald M., Karageorghis, Vassos. (1976). Hala Sultan Tekke 1. Excavations 1897-1971. Studies in Mediterranean Archaeology 45: 1. Göteborg: P. Åström; 'Hala Sultan Tekke' in Ancient Cyprus in the British Museum. .
  5. (Ingelesez) «Women companions of Prophet Umm Haram: Traveling by sea for jihad» Arab News 2011-06-02 (Noiz kontsultatua: 2020-09-26).
  6. «Saudi Arabia» www.al-islam.org (Noiz kontsultatua: 2020-09-26).
  7. (Ingelesez) Giovanni Mariti. (1792). Travels Through Cyprus, Syria, and Palestine; with a General History of the Levant. Translated .... Printed for P. Byrne (Noiz kontsultatua: 2020-09-26).
  8. «STUDY OF BUILDING-STONES AND MORTAR FROM HALA SULTAN TEKKE MOSQUE - LARNACA-CYPRUS» web.archive.org 2008-09-17 (Noiz kontsultatua: 2020-09-26).
  9. «Assessing the Isle of Cyprus» web.archive.org 2006-04-27 (Noiz kontsultatua: 2020-09-26).
  10. (Ingelesez) Galatariotou, Catia. (2004-01-29). The Making of a Saint: The Life, Times and Sanctification of Neophytos the Recluse. Cambridge University Press ISBN 978-0-521-52188-8. (Noiz kontsultatua: 2020-09-26).
  11. (Ingelesez) «Arab News» Arab News (Noiz kontsultatua: 2020-09-26).

Kanpo estekak

aldatu
  NODES
admin 2