Halmstad
Halmstad Suedia hego-mendebaldeko hiria eta izen bereko udalerriko herriburua da, Hallandeko konderri edo probintziako hiriburua. Nissan ibaiaren bokalean dago. Portua dauka. Industria- eta aisialdi-gunea da. 2006. urtean 55.688 biztanle zeuden Halmstad hirigunean. Halmstad udalerriak, bestalde, 1.018 km²-ko azalera dauka, eta 91.800 biztanle.
Halmstad | ||
---|---|---|
urban area in Sweden (en) | ||
Administrazioa | ||
Herrialdea | Suedia | |
Probintzia | Halland | |
Izen ofiziala | Halmstad | |
Geografia | ||
Koordenatuak | 56°40′26″N 12°51′26″E / 56.67397°N 12.85728°E | |
Azalera | 34,13 km² | |
Altuera | 11 m | |
Demografia | ||
Biztanleria | 71.422 (2020ko abenduaren 31) 106 (2020) | |
Dentsitatea | 19 bizt/km² | |
Informazio gehigarria | ||
Ordu eremua | UTC+01:00 eta UTC+02:00 | |
http://www.halmstad.se/ |
Geografia
aldatuIparraldera Falkenberg udalerria dauka; ipar-ekialdera Hylte udalerria; ekialdera Kronoberg probintzia; hegoaldera Laholm udalerria; eta mendebaldera Kattegat itsasartea.
Historia
aldatu1320. urte inguruan sortu zuten Halmstad hiria, Kristobal II.a Danimarkakoa errege zela. Baina Halmstad leku-izena Valdemar II.a Danimarkakoaren 1231ko Liber Census Daniæ obran aipatuta zegoen, erregearen bizilekutzat.
1434-1436 urte bitartean Kalmarreko Batasunaren aurkako errebolta gertatu zen Halmstaden; ondorioz, hiria suntsituta eta erreta utzi zuten. 1619. urtean, hiria hondatuta utzi zuen beste sute handi bat izan zen: eliza eta harrizko etxeak izan ezik, beste guztia suntsituta geratu zen.
1658. urteko Roskildeko Hitzarmenaren ondorioz, Halmstad Suediakoa zen aurrerantzean.
1882-1889 bitartean eraiki zuten trenbidea Halmstaden: Nässjö, Helsingborg, Varberg eta Bolmen hiriekin lotunea lortu zuen.
Hezkuntza
aldatuHalmstadeko Unibertsitate Eskola (Halmstad Högskolan) dago hirian, baita Defentsako Unibertsitate Eskola Teknikoa (Försvarsmaktens tekniska skola) eta Hamstad Unibertsitate Eskola Militarra ere (Militärhögskolan Halmstad).
Kirolak
aldatuHalmstads BK da hiriko futbol taldea. Suediako lau liga eta kopa bat irabazi ditu eta hiru aldiz UEFA Intertoto Kopa.
Halmstadeko musika-talde ospetsuak
aldatu- Basshunter
- Arch Enemy, death metal melodikoa
- Roxette, pop musika
- Shining, black metala
Iruditegia
aldatu-
Hiriaren erdigunea.
-
HSwMS Najaden.
-
San Nikolas eliza.
-
Söndrums eliza.
-
Liburutegia.