Hammurabi
Hammurabi[1] (akkadieraz: 𒄩𒄠𒈬𒊏𒁉, Ḫa-am-mu-ra-bi; Babilonia, K.a. 1810 aldean - Babilonia, K.a. 1750 aldean) Babiloniar Inperioko seigarren erregea izan zen K.a. 1792-K.a. 1750 bitartean.
Hammurabi | |||
---|---|---|---|
K.a. 1792 - K.a. 1750 ← Sin-Muballit - Samsu-Iluna → | |||
Bizitza | |||
Jaiotza | Babiloniar Inperioa eta Old Babylonian Empire (en) , K.a. 1810 aldean | ||
Herrialdea | Babiloniar Inperioa | ||
Heriotza | Babiloniar Inperioa, K.a. 1750 aldean (59/60 urte) | ||
Familia | |||
Aita | Sin-Muballit | ||
Seme-alabak | ikusi
| ||
Leinua | Old Babylonian Empire (en) | ||
Hezkuntza | |||
Hizkuntzak | Akadera | ||
Jarduerak | |||
Jarduerak | erregea, monarka eta liderra | ||
Lan nabarmenak | ikusi
| ||
Sinesmenak eta ideologia | |||
Erlijioa | Babylonian religion (en) |
Bizitza
aldatuSin-Muballit Babiloniako bosgarren erregearen semea zen, eta haren erresuma oinordetu zuen K.a. 1792an. Babiloniako lehenbiziko egiazko inperioa sortu zuen: Akkad eta Sumeria konkistatu zituen, eta Larsa, Mari eta Asiria auzo-herrialdei nagusitu zitzaien. Hamurabiren inperioak Persiar golkotik Diyarbakirrera eta Zagrosetik ekialdeko basamortuetara bitarteko lurrak hartu zituen. Inperioa osatzerakoan, gerraz bainoago, diplomaziaz baliatu zen. Administrazioa Babiloniara bildu zuen eta legeak legedietan bildu zituen. Marduk, Babiloniako jainkoa, ezarri zuen mesopotamiarren jainko nagusi. Herentzia bidezko monarkia ezarri zuen. Hura hilik, Samsu-Iluna haren semeak hartu zuen erregetza.
Hammurabiren Kodea
aldatuHammurabi ezaguna da historiako lege bilduma lehenbizikoetako bat promulgatu zuelako: Hammurabiren Kodea. Epai bilduma bat da, eta epaileentzako orientabidea izan nahi du, tokian tokiko ohiturak baztertu gabe, hala ere. Hiru gizaki maila bereizten dira bertan: libreak, mendekoak eta esklaboak. Talioiaren legea da oinarri. Familia eskubideari dagokionez (emaztearen legezko nortasuna, ezkontza haustea, herentzia, etab.), halako oreka bat gertatzen da gizonezkoen eta emakumezkoen artean. Merkatarien aginpidea sendo bermaturik dago. Kodearen berritasuna legezko printzipioak argi adierazi izanean datza, eta berdintasuna du helburu nagusia. Erabateko eragina izan zuen antzinateko Ekialde Hurbileko legedietan. Bestalde, bertan erabilitako idazkera literatura eredu klasiko bilakatu zen urte luzetan.
Erreferentziak
aldatu- Artikulu honen edukiaren zati bat Lur hiztegi entziklopedikotik edo Lur entziklopedia tematikotik txertatu zen 2017/10/19 egunean. Egile-eskubideen jabeak, Eusko Jaurlaritzak, hiztegi horiek CC-BY 3.0 lizentziarekin argitaratu ditu, Open Data Euskadi webgunean.
Aurrekoa Sin-Muballit |
Babiloniako erregea K.a. 1792-K.a. 1750 |
Ondorengoa Samsu-Iluna |
Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Hammurabi |