Hangula[1] (hangulez, 한글; koreeraren erromanizazio berrituan, hangeul ; McCune-Reischauer sisteman, han'gŭl), Ipar Korean Chosŏn'gŭl deitua, korear alfabetoa da, koreeraz idazteko erabilia. Egun, hogeita lau letra ditu: 14 kontsonante eta 10 bokal.

Hangul alfabetoko letrak eta haien ahoskatzea

XV. mendean asmatu zen, Sejong Handiaren agintaldian. Ordu arte, hanja izeneko txinatar karaktereak erabiltzen ziren. Aristokraziak hanjari eutsi zion denbora luzean, baina XX. mendean hangula gailendu zen koreeraz idazteko. Gaur egun, hanja erabat bazterturik dago Ipar Korean, baina Hego Koreako ikastetxeetan irakasten da.[1]

Erreferentziak

aldatu

Kanpo estekak

aldatu
  NODES