Hanko penintsula (finlandieraz: Hankoniemi; suedieraz: Hangö udd), Hango ere idatzia, Itsaso Baltikoko penintsula txiki bat da. Bertan dago Finlandiaren zati kontinentalaren hegoaldereneko muturra. Salpausselkä mendizerraren azken zatia da, eta bertako landaretza, nagusiki, pinu zuhaixkaz osatua dago. Penintsula bere uhartedi ederragatik eta hareazko hondartza luzeengatik da ezaguna.

Hanko penintsula
Motapenintsula
Geografia
Map
Koordenatuak59°50′N 23°05′E / 59.83°N 23.08°E / 59.83; 23.08
Honen parte daFennoskandia
Estatu burujabe Finlandia
Regional State Administrative AgencySouthern Finland Regional State Administrative Agency
Finlandiako eskualdeakNilandia
Ur-gorputzaItsaso Baltikoa
Hanko West Bay (en) Itzuli
Hanko East Bay (en) Itzuli
Finlandiako golkoa
Leku geografikoaFinlandiako golkoa

Hanko hiria penintsula honetan dago. Paper garrantzitsu bat izan du gerra garaian. Hemen daude, esate baterako, Hanko gotorlekuak, Petri I.a Errusiakoa Handia tsarraren itsas gotorlekuaren zati zirenak. Finlandiako Gerra Zibilean, alemaniar armada hemen lehorreratu zen 1918ko apirilean. Neguko Gerraren ondoren, penintsula Sobietar Batasunari alokatu zitzaion 30 urtez itsas base bat bezala. Alabaina, sobietarrek inguru hartatik bertan zituzten 25.000 soldaduak ebakuatu zituzten Jarraipenaren Gerran, eta finlandiarrek berreskuratu zuten 1941eko abenduan.

Kanpo estekak

aldatu


  Artikulu hau Finlandiako geografiari buruzko zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz.
  NODES
admin 2