Hegazterren tximeleta
Hegazterren tximeleta edo pauma tximeleta (Aglais io[1]) Euskal Herrian aurki daitekeen tximeleta bat da, Nymphalidae familiakoa.
Hegazterren tximeleta | |
---|---|
Sailkapen zientifikoa | |
Erreinua | Animalia |
Filuma | Arthropoda |
Klasea | Insecta |
Ordena | Lepidoptera |
Familia | Nymphalidae |
Leinua | Nymphalini |
Generoa | Aglais |
Espeziea | Aglais io (Linnaeus, 1758)
|
Datu orokorrak | |
Ostalaria | Asun handi |
Banaketa
aldatuEurasia guztian espezie arrunta da. Bi azpiespezie ditu:
- A. io caucasica (Jachontov, 1912)
- A. io geisha (Jachontov, 1912)
Deskribapena
aldatuImagoa
aldatuTximeleta handia da, 50-55 mm-ko hegal zabalera hartzen du. Nahasterik ez dagoen tximeleta da. Gainaldean kolore gorri indartsua du eta hegal bakoitzean ozelo urdin-beltz deigarria du. Ozelo horien funtzioa harrapariak izutzea da[2]. Azpialdean kolore marroi iluna du, hosto lehorren itxura hartuz[3]. Gorputza bera marroia du.
Beldarra
aldatuBeldarra beltza da eta puntu zuri batzuk baditu. Gorputzean arantza zorrotz handiak ditu.
Bizi zikloa
aldatuUdaberriaren hasieran arrautzak jartzen ditu, 500 inguru. Astebetera beldarrak jaiotzen dira. Hasieran 3 mm-ko luzera dute eta jaiotzean zuri-berdexkak badira ere iluntzen joaten dira amaieran belztu arte. 4 cm-ko luzera hartzen dute. Beldarrak asunetaz elikatzen dira.
Iruditegia
aldatu-
Gainaldea.
-
Azpialdea.
-
Ozeloa.
-
Beldarra.
Erreferentziak
aldatu- ↑ Aglais io, Moths and Butterflies of Europe and North Africa
- ↑ (Ingelesez) Stevens, Martin. (2005). «The role of eyespots as anti-predator mechanisms, principally demonstrated in the Lepidoptera» Biological Reviews 80 (4): 573–588. doi: . ISSN 1469-185X. (Noiz kontsultatua: 2022-02-20).
- ↑ «A-Z of butterflies - Butterfly Conservation» web.archive.org 2010-11-16 (Noiz kontsultatua: 2022-02-20).
Kanpo estekak
aldatu
Artikulu hau biologiari buruzko zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz. |