Hegoaldeko Behatoki Europarra
Hego Hemisferioko Ikerketa Astronomikorako Europako Erakundea edo Hegoaldeko Europako Behatokia[1] Hegoaldeko Behatoki Europarra izenez ezaguna (ingelesez European Organisation for Astronomical Research in the Southern Hemisphere) 1962an sortutako gobernu arteko astronomia erakundea da, Txile iparraldean astrofisikara eta teleskopioen funtzionamendu eta garapenera zuzendua.
Hegoaldeko Behatoki Europarra | |
---|---|
Datuak | |
Mota | nazioarteko erakundea, ikerkuntzarako institutua eta behatoki astronomikoa |
Herrialdea | Alemania |
Jarduera | |
Kidetza | Verein zur Förderung eines Deutschen Forschungsnetzes (en) , arXiv, European Open Science Cloud Association (en) eta Eiroforum (en) |
Enplegatuak | 730 (2017) |
Agintea | |
Zuzendaria | Xavier Barcons (en) |
Egoitza nagusi | |
Osatuta | |
Historia | |
Sorrera | 1962 |
webgune ofiziala |
Bere egoitza Garching-en dago, Munichetik (Alemania) gertu, eta bulego bat badu Santiagon ere (Txile).
ESOren proiekturik nabarmenenetako bat Teleskopio Europar Oso Handia da, lurreko teleskopio optikoen belaunaldi berrirako proposamena.
Historia
aldatuEuropako behatoki astronomiko baten ekimena 1953an sortu omen zen Holandan, IJsselemeer ontzian egindako bidaia batean, non Walter Baade astronomo aleman-amerikarrak eta Jan Oort astronomo herbeheretarrak lankideekin eztabaidatu zuten ideia[2]. Zazpi hilabete geroago, 1954an, sei herrialdetako hamabi astronomok adierazpen bat sinatu zuten Leiden Unibertsitateko Errektoretza gelan, Hegoafrikan behatoki europar bat eraikitzeko nahia adierazten. Diametro handiko teleskopioa eraikitzeko proba desberdinak egin ostean, eguraldi ez oso onarekin egin zuten topo, eta horregatik, 1960 inguruan, saiakerak Txileko iparraldera bideratu ziren, Hegoafrikan ikusitakoak baino baldintza hobeak erakusten zituzten espedizioak eginez[3].
Kideak
aldatuErakundea osoko kide diren hamalau herrialdek osatzen dute (lehenengo bostak kide sortzaileak izanik): Belgika, Alemania, Frantzia, Herbehereak, Suedia, Danimarka, Suitza, Italia, Portugal, Polonia, Erresuma Batua, Finlandia, Espainia, Txekiar Errepublika eta Austria. Brasil hamabosgarren kidea, eta europarra ez den lehena, berresteko prozesuan dago. Txile harrera-kidetzat hartzen da. Bi nazio horiek kontuan hartuta, kide diren herrialdeen kopurua hamasei dira[4].
Txileko behatokiak
aldatuESOren egoitza Alemanian dagoen arren, 1963ko azaroaz geroztik, Txilen dihardu lanean Txileko gobernuarekin egindako hitzarmena dela eta; bertako astronomoei, gutxi gorabehera behaketa denboraren % 10 ematen die. Atacama basamortuan hiru behatoki astronomiko daude:
- La Sillako behatokia: 1969an inauguratu zen Santiagotik iparraldera 600 km-ra eta 2.400 m-ko altitudean.
- Paranal-eko behatokia: Cerro Paranalen kokatua itsas mailatik 2.600 m-ko altitudean, non VLT teleskopioak dauden.
- Llano de Chanjnantor: itsas-mailatik 5.000 m-tik altuerara. non APEX irrati-teleskopioa martxan dagoen eta Atacama Large Millimeter Array (ALMA) izeneko 12 m-ko antena milimetropeko sarea eraikitzen ari diren .
Hego hemisferioko behaketa astronomikoak egiteko leku onenen artean daude[5].
Oinarrizko aurkikuntzak
aldatuProxima Centauri b, potentzialki bizi daitekeen exoplanetarik hurbilena
aldatu- Guillem Anglada-Escudék zuzendutako ESOko talde batek Proxima Centauri b aurkitu zuen. Aurkikuntza hori Nature aldizkarian argitaratu zen 2016ko abuztuaren 24an.
Izarrak Esne Bideko zulo beltzaren orbitan
aldatu- ESOko hainbat teleskopio erabili ziren 16 urte iraun zuen ikerketa batean, galaxiaren erdiko zulo beltz masiboaren inguruaren ikuspegi zehatzagoak lortu nahi izan zituena[6][7].
Bizkortzen ari den unibertsoa
aldatu- Bi ikerketa talde independentek erakutsi dute unibertsoaren hedapena hedatzen ari dela, lehertzen ari diren izarrei egindako behaketetan oinarrituta La Silla teleskopio astronomikoekin[8]. Ikerketa talde horiek 2011ko Fisikako Nobel Saria jaso zuten aurkikuntzagatik[9].
Esne Bideko izarrik zaharrena
aldatu- ESOren Very Large Telescope (VLT) erabiliz, astronomoek Esne Bidean ezagutzen den kumulu globular zaharrenaren adina neurtu dute. Izarra duela 13.200 mila milioi urte sortu zen unibertsoan, izarren sorreraren hasieran. Hala ere, badirudi izarrik zaharrenak 13.600 mila milioi urte izango zituela, eta Matusalem izarra are zaharragoa izan daitekeela.
Exoplaneten espektroen eta bere atmosferaren neurketak
aldatu- Exoplaneta baten inguruan dagoen atmosfera VLTarekin aztertu da lehen aldiz. GJ 1214b izeneko planeta bere izar nagusiaren aurretik igarotzean eta izarren argia planetaren atmosferatik igarotzean aztertu zen[10].
Exoplaneta baten lehen irudia
aldatu- VLTk Eguzki Sistematik kanpoko planeta baten lehen irudia lortu zuen. 5 Jupiter adina baliokide den planeta izar nano marroi baten inguruan dabil orbitan, Lurraren eta Eguzkiaren arteko distantzia 55 aldiz handiagoa den distantziara[11].
Rich Planeta sistema
aldatu- HARPSa erabiliz, astronomoek planeta-sistema bat aurkitu zuten (gutxienez bost planetek osatua) eguzkiaren antzeko izar baten inguruan, HD 10180. Beste bi planeta ere egon daitezke, eta horietako batek ezagutzen den masarik txikiena izango luke[12].
Esne Bidearen erdialdean zulo beltz sute supermasiboak piztu dira
aldatu- VLT eta APEXek lankidetzan aritu ziren Esne Bidearen erdialdean zeuden zulo beltz supermasiboen sute bortitzak aztertzeko, zulo beltz zentraletik gertu dagoen grabitazio-eremu bizian orbitan doan materiala agerian utziz[13].
Gamma izpien eztandak
aldatu- ESOren teleskopioek frogatu dute gamma izpien eztanda luzeak izar handien izar-leherketarekin lotuta daudela; gamma izpien eztanda laburrak neutroi izarren bat-egitearen ondorioz sortzen direla dirudi.
Esne Bidearen izarren mugimendua
aldatu- 15 urteko epean, La Sillan 1.000 behaketa baino gehiago egin ondoren, astronomoek egiaztatu dute eguzkiaren inguruko 14.000 izar baino gehiagoren mugimendua (horrek erakutsiko luke Esne Bidea hasieran uste zena baino nahasiagoa eta kaotikoagoa dela)[14].
Tenperatura kosmikoaren neurketak
aldatu- VLTk lehen aldiz detektatu ditu karbono monoxido molekulak 11.000 milioi argi-urtera dagoen galaxia batean. Aurkikuntza horri esker, astronomoek halako kokapen urruneko tenperatura kosmikoaren neurri zehatza lortu ahal izan dute[15].
Giliese 581 c planeta
aldatu2007ko apirilean, behatokiak Gliese 581 c planetaren aurkikuntzaren berri eman zuen, zeinaren ezaugarririk nabarmenena den aurkitutako lehena dela ur likidoa bere gainazalean mantentzea ahalbidetzen duten tenperaturak dituena eta Lurraren antzekoena dena. Aurkikuntza HARPS instrumentuaren ondoan dagoen La Sillako 3,6 m-ko teleskopioan lan egiten duen astronomo talde batek egin du.
Erreferentziak
aldatu- ↑ Observatorio Europeo Austral. «ESO's Organisational Structure» www.eso.org.
- ↑ Adriaan Blaauw (1991). ESO's Early History. ESO. p. 4.
- ↑ Observatorio Europeo Austral. «Cronología» www.eso.org.
- ↑ Observatorio Europeo Austral. «Estados miembros» www.eso.org.
- ↑ «The best observing sites on Earth» web.archive.org (Atacama Large Millimeter Array) 2011-04-14.
- ↑ Observatorio Europeo Austral. «Un estudio inédito, que ha durado 16 años, rastrea las estrellas que orbitan alrededor del agujero negro de la Vía Láctea» www.eso.org.
- ↑ Observatorio Europeo Austral. «Surfing a Black Hole - Star Orbiting Massive Milky Way Centre Approaches to within 17 Light-Hours» www.eso.org.
- ↑ Distant Supernovae Indicate Ever-Expanding Universe. Observatorio Europeo Austral 1998-12-15.
- ↑ Scientists studying universe's expansion win Nobel Prize in Physics. CNN 2011-10-04.
- ↑ VLT Captures First Direct Spectrum of an Exoplanet. Observatorio Europeo Austral 2010-01-13.
- ↑ Is This Speck of Light an Exoplanet?. Observatorio Europeo Austral 2004-09-10.
- ↑ Richest Planetary System Discovered. Observatorio Europeo Austral 2010-08-24.
- ↑ Astronomers detect matter torn apart by black hole. Observatorio Europeo Austral 2008-10-18.
- ↑ Milky Way Past Was More Turbulent Than Previously Known. Observatorio Europeo Austral 2004-04-06.
- ↑ A Molecular Thermometer for the Distant Universe. Observatorio Europeo Austral 2008-05-13.