[1]Helena Troiakoa[2], greziar mitologiako pertsonaia da; Parisek bahitu egin zuen, Troiako[3] printzea, gerra sortuz.

Helena Troiakoa
Greziar mitologia
Ezaugarriak
Sexuaemakumezkoa
Familia
AitaZeus
AmaLeda (mitologia)
Ezkontidea(k)Teseo, Menelao, Paris, Deiphobus (en) Itzuli eta Akiles
Bikotekidea(k)Paris, Akiles, Enarephoros (en) Itzuli, Idas (en) Itzuli, Lintzeo, Corythus (en) Itzuli eta Theoclymenus (en) Itzuli
Seme-alabakIfigenia, Hermione, Pleisthenes (en) Itzuli, Morraphius (en) Itzuli, Aethiolas (en) Itzuli, Corythus (en) Itzuli, Thronius (en) Itzuli, Nicostratus (en) Itzuli, Idaeus (en) Itzuli, Bunicus (en) Itzuli, Aganus (en) Itzuli, Helena (en) Itzuli eta Euphorion (en) Itzuli
Anai-arrebakCastor (en) Itzuli, Pollux (en) Itzuli eta Klitemnestra

Zeusek, antzar bilakatuta, Espartako errege Tindaroren Leda emaztea liluratu zuen. Ledak bi arrautza jarri zituen; batetik Pollux eta Helena jaio ziren, biak hilezkorrak, eta bestetik Klitemnestra eta Kastor, hilkorrak. Hala ere, Kastor eta Pollux biki bezala ezagutzen dira eta Dioskuro izena hartzen dute.

Helenak txikitatik erakutsi zuen bere edertasuna, eta horregatik Teseok bahitzea erabaki zuen Piritooren laguntzaz. Teseok nahiko denbora itxaron zuen Helenarekin ezkontzeko, baino lehenago bere anaiek, Dioskuroek, salbatu egin zuten Teseoren ama bahituz.

Parisek[4] egin zuenaren sari bezala, Afroditak Helena Parisez maiteminaraztea lortu zuen. Hori zela eta, ihes egiten zuten biek Espartatik Troiara. Helena Espartako errege Menelaorekin ezkonduta zegoen jada, eta berau, beste hiru errege grekoz lagunduta, Troiara joan zen Helena emaztearen bila.

Menelaoren anaia Agamemnonek bere alaba Ifigenia sakrifikatu behar izan zuen, jainkoek abiatzeko eragozpenik jar ez ziezaioten. Gerrak hamar urte iraun zuen eta Menelaok irabazi zuen. Azkenean, Helena bere senarrarekin bueltatu zen eta alaba bat eduki zuten, Hermione gero bere lehengusu Orestesekin ezkondu zena.

Schliemannen indusketa

aldatu

1870ean, Heinrich Schliemann arkeologo alemaniarrak indusketa bat hasi zuen, eta hasiera batean Troia zela uste izan zena eta gaur egun Hisarlik izena duena aurkitu zuen. Bertan, bederatzi hiri daude, bata bestearen gainean eraikiak, auzoak bere inguruan dituen barruko gotorleku batekin eta guztia babesten duen harresi altu batekin. Schliemannentzat, bigarren hirian aurkitutako bitxi batzuk, Helenarenak izan daitezke, baina datu kronologikoak ez datoz bat Homerok deskribatutako garaiarekin.[3]

Irudi-galeria

aldatu

Erreferentziak

aldatu
  1. Clota, José Alsina. (1957). «Helena de Troya. Historia de un mito» Helmantica: Revista de filología clásica y hebrea 8 (25): 373–394. ISSN 0018-0114. (Noiz kontsultatua: 2020-04-21).
  2. Euskaltzaindiaren 82. araua: Grezia eta Erromako pertsonaia mitologikoak
  3. a b https://www.nationalgeographic.es/historia/mito-y-realidad-sobre-la-guerra-de-troya
  4. www.google.com (Noiz kontsultatua: 2020-04-28).

Kanpo estekak

aldatu
  NODES
Done 1
eth 1