Aimé Henri Konan Bédié (Dadiékro, Boli Kosta, 1934ko maiatzaren 5a - Abidjan, 2023ko abuztuaren 1a) bolikostar politikari eta herrialdearen lehendakaria izan zen.

Henri Konan Bédié

(1997)
Boli Kostako lehendakari

1993ko abenduaren 7a - 1999ko abenduaren 24a
Félix Houphouët-Boigny - Robert Guéï
Minister of the Economy and Finance of Ivory Coast (en) Itzuli

1966ko urtarrila - 1977ko uztaila
Raphaël Saller (en) Itzuli - Abdoulaye Koné (en) Itzuli
Bizitza
JaiotzaDaoukro (en) Itzuli1934ko maiatzaren 5a
Herrialdea Frantzia
 Boli Kosta
HeriotzaAbidjan2023ko abuztuaren 1a (89 urte)
Familia
Ezkontidea(k)Henriette Konan Bédié (en) Itzuli
Hezkuntza
HeziketaPoitiersko Unibertsitatea
Hizkuntzakfrantsesa
Jarduerak
Jarduerakpolitikaria eta diplomazialaria
Jasotako sariak
Sinesmenak eta ideologia
Alderdi politikoaDemocratic Party of Côte d'Ivoire – African Democratic Rally (en) Itzuli

Biografia

aldatu

Ekonomia Zientzietan doktoratu zen Frantzian, Poitiersko Unibertsitatean. Boli Kostak Estatu Batuetan izan duen lehen enbaxadorea izan zen (1961-1966). Gainera, Boli Kostako Ekonomia eta Finantza ministroa, Nazioarteko Diru Funtsaren ordezkaria eta BGNB Berreraikuntzarako eta Garapenerako Nazioarteko Bankuaren administratzailea izan zen.

1977an, ministro-kargutik kendu zuten, sei azukre fabrikak porrot egin baitzuten, eta BGNBren Nazioarteko Finantza Korporazioko lehendakariaren aholkulari berezi izendatu zuten.

Bédié Boli Kostako Alderdi Demokratikoko kide izan zen, eta 1980an, sorterrira itzuli zenean, Biltzar Nazional berriko lehendakari hautatu zuten. 1986an, berriro aukeratu zuten kargu horretarako, eta 1993an lehendakaritza lortu zuen. 1995eko hauteskundeetan, beste bost urterako berritu zuen bere agintaldia. 1999an, lehendakari-postutik kendu zuten, eta Robert Guéïk ordezkatu zuen.

Erreferentziak

aldatu
  NODES
admin 1
Idea 1
idea 1