Carl Peter Henrik Dam (Kopenhage, 1895eko otsailaren 21a - Kopenhage, 1976ko apirilaren 17a) daniar biokimikari eta fisiologoa izan zen. 1943 urtean Medikuntzako Nobel Saria eman zioten, Edward Doisyrekin batera, K bitamina hauteman eta bere funtzioak aztertzeagatik.

Henrik Dam

Bizitza
JaiotzaKopenhage1895eko otsailaren 21a
Herrialdea Danimarka
HeriotzaKopenhage1976ko apirilaren 17a (81 urte)
Hobiratze lekuaBispebjerg Cemetery (en) Itzuli
Hezkuntza
HeziketaTechnical University of Denmark (en) Itzuli
Grazko Unibertsitatea
Hizkuntzakdaniera
Jarduerak
Jarduerakbiokimikaria, medikua, pedagogoa, unibertsitateko irakaslea, kimikaria eta fisiologoa
Enplegatzailea(k)Technical University of Denmark (en) Itzuli
Kopenhageko Unibertsitatea
Jasotako sariak

Find a Grave: 11076567 Edit the value on Wikidata

Biografia

aldatu
 
Nobel Saria

Carl Peter Henrik Dam Kopenhagen jaio zen 1895eko otsailaren 21ean. Aita Emil Dam botikaria izan zuen eta ama, berriz, haren emaztea zen Emilie Peterson irakaslea[1].

Henrik gazteak kimika ikasi zuen Kopenhageko Institutu Politeknikoan eta 1920an graduatu zen. Urte berean egin zuten kimikako laguntzaile Nekazaritza eta Albaitaritzako Medikuntza Eskolan eta, 1923an, biokimikako irakasle izan zen Kopenhageko Unibertsitateko Fisiologia Laborategian.

Hurrengo urtean, ezkondu zen eta Inger Olsen izan zen emaztea[1].

Irakasle lanetan aritu zen Kopenhagen 1939ra arte eta, 1940an, AEBetara joan zen bizitzera, 1942 eta 1945 artean, Rochesterko unibertsitateko irakasle izan zelarik.

1946an, berriro itzuli zen Danimarkara eta biokimika eta nutrizio irakasle izan zen Institutu Politeknikoan 1965era arte.

Bere ikerketatan zera obserbatu zuen: grasarik gabeko dieta jarraitzen zuten oilaskoei nekezago koagulatzen zitzaien odola eta odoljarioak jasaten zituzten, muskulu eta azalazpietan, bereziki. Gerora, odolaren koagulazioaren gabezia hori ez zela fibrinogeno, kaltzio eta tronboplastina kontzentrazio baxuaren ondorio frogatu zuen, protronbina eskasiarena baizik. Odolaren koagulazioareko ezinbestekoa zen sustantzia liposoluble baten bila ikertzen ari zelarik, bat aurkitu zuen landareen hosto berdeetan eta horri deitu zion K bitamina.

K bitaminaren aurkiduntza eta funtzio fisiologikoei buruzko lanagatik, 1943an, Fisiologia edo Medikuntzako Nobel Saria eman zioten, Edward Adelbert Doisyrekin partekatu zuelarik.

Erreferentziak

aldatu

Kanpo estekak

aldatu


  NODES
multimedia 1
os 2