Hermafrodita (mitologia)
Hermafrodita edo Hermafrodito, greziar mitologian, Hermes eta Afroditaren semea da. Ovidiok bildu zuen Metamorfosiak lanean (IV liburuan).[1]
Hermafrodita (mitologia) | |
---|---|
Greziar mitologia | |
Ezaugarriak | |
Sexua | hermafroditismoa, gizonezkoa eta Intersexualitatea |
Familia | |
Aita | Hermes |
Ama | Afrodita |
Mitoa
aldatuNinfek hazi zuten Frigiako Ida mendian. 16 urterekin bere jaioterria utzi eta Asia Txikian zehar bidaiatu zuen Salmazis ninfa bizi zen putzu garrantzitsu batera iritsi zen arte. Hermafroditok ez zuen harengan inolako interesik erakutsi baina bere putzuan bainatzeari ekin zion. Salmazis aukera horretaz baliatu zen, eta harekin batera sartu zen uretan, besarkatuz eta jainkoei otoi eginez betirako elkartuta gera zitezen. Haren eskaria entzunik, jainkoek bi gorputzak batu zituzten eta izaera bikoitzeko pertsona sortu zen. izaki bakarrean elkartuz, sexu organo maskulino eta femeninoak. Hermafroditok bere gurasoei eskatu zien Salmazis putzuan murgiltzen zen edozein gizoni, berari bezala, emakumezkoen ezaugarriak ematea. Desio hori ere bete egin zen.[2]
Erreferentziak
aldatu- ↑ «Las metamorfosis: Libro IV - Wikisource» es.wikisource.org (Noiz kontsultatua: 2020-01-08).
- ↑ (Gaztelaniaz) «Hermafrodito» Mitos y Leyendas 2014-06-12 (Noiz kontsultatua: 2020-01-08).
Kanpo estekak
aldatu- Artikulu honen edukiaren zati bat Lur hiztegi entziklopedikotik edo Lur entziklopedia tematikotik txertatu zen 2011/12/27 egunean. Egile-eskubideen jabeak, Eusko Jaurlaritzak, hiztegi horiek CC-BY 3.0 lizentziarekin argitaratu ditu, Open Data Euskadi webgunean.