Hermann J. Abs
Hermann Josef Abs (Bonn, Alemania, 1901eko urriaren 15a - Bad Soden, Alemania, 1994ko otsailaren 5a) bankaria izan zen.
Hermann J. Abs | |
---|---|
Bizitza | |
Jaiotzako izen-deiturak | Hermann Josef Abs |
Jaiotza | Bonn, 1901eko urriaren 15a |
Herrialdea | Alemania |
Heriotza | Bad Soden am Taunus, 1994ko otsailaren 5a (92 urte) |
Hobiratze lekua | St. Gertrud (Oedingen) (en) |
Familia | |
Aita | Josef Abs |
Hezkuntza | |
Heziketa | Bonngo Unibertsitatea |
Hizkuntzak | alemana |
Jarduerak | |
Jarduerak | bankaria, arte bildumagilea, lehendakaria, juntako kidea eta finantzaria |
Jasotako sariak | ikusi
|
Kidetza | Bonner Heimat- und Geschichtsverein (en) Finantza eta Ekonomia Zientzien Errege Akademia |
Bizitza
aldatuGaztetan musika eta matematika ikasteko asmoa azaldu bazuen ere, ikasketak utzi eta Bonngo banketxe judu batean hasi zen lanean. 1933-1935 urte bitartean Koloniako banketxe pribatu batean lan egin zuen eta aldi berean, gauez, zuzenbide-ikasketak egin zituen unibertsitatean. 1935. urterako Berlingo Delbrück banketxeko kide zen. Bidaia ugari egin zituen eta hizkuntzak ikasi zituen. 1937an Deutsche Bankeko zuzendaritza batzordeko kide zen Berlinen. Garrantzizko lana egin zuen Kreditanstalt für Wiederaufbau erakundean (Berreraikuntzarako kredituen erakundea), Marshall planaren kredituak bideratuz. Erakunde horretako lehendakari eta ohorezko lehendakari izan zen.
1957an Alemaniar Länderretako Bankuaren sorreran parte hartu zuen, eta banku horretatik abiatuta eratu zen hain zuzen ere Bundesbank. Trebezia handiz negoziatu zituen alemaniar Reicharen zorrak Londresekin. 1957an Deutsche Bankeko lehendakari izan zen, eta 1967. urtetik aurrera banketxe horretako ikuskaritza batzordeko presidente. Robert Pferdemengesekin batera, Adenauer kantzilerraren finantza aholkulari nagusietako bat izan zen. Elkarte handietako hogeita hamar administrazio batzordetan baino gehiagotan lan egin du.
Erreferentziak
aldatuWikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Hermann J. Abs |
- Artikulu honen edukiaren zati bat Lur hiztegi entziklopedikotik edo Lur entziklopedia tematikotik txertatu zen 2011/12/27 egunean. Egile-eskubideen jabeak, Eusko Jaurlaritzak, hiztegi horiek CC-BY 3.0 lizentziarekin argitaratu ditu, Open Data Euskadi webgunean.