Herz und Mund und Tat und Leben

Herz und Mund und Tat und Leben (Bihotza, eta ahoa, eta ekintza eta bizitza) (BWV 147) Johannn Sebastian Bachen kantu erlijiosoa da. Leipzigen jo zen estrainezko 1723ko uztailaren 2an, ostiralean, Ama Birjinaren Bisitazioaren jaian.

Herz und Mund und Tat und Leben
Jatorria
IzenburuaHerz und Mund und Tat und Leben
Mugimenduamusika barrokoa
Ezaugarriak
Hizkuntzaalemana
Zatiak10 mugimendu
HitzakSalomon Franck (en) Itzuli
Bestelako lanak
MusikagileaJohann Sebastian Bach

IMSLP: Herz_und_Mund_und_Tat_und_Leben,_BWV_147_(Bach,_Johann_Sebastian) Allmusic: mc0002369172 Edit the value on Wikidata

Kantataren bi zatiak amaitzen dituen koralak sona berezia du: ezaguna da aldi askotan transkribatu delako, bereziki pianorako, Jesu, gizonaren desiraren poza piezan.[1]

Egitura eta instrumentazioa

aldatu
BWV 147 Kantata

Arazoak fitxategi hau entzuteko? Ikus multimedia laguntza.

Beste bertsio bat ere bazegoen, BWV 147 erreferentziaduna, Weimar garaikoa, eta 1716ko abenduaren 20an, igandea, jo zen, gaztelu dukalaren kaperan. Konposizio hori honela antolatu zen: tronpeta, bi oboe, bi biolin, maitasunezko oboe bat, da caccia bi oboe (edo "ehizarako obeoea"), biola bat, baxu jarraitu bat, lau bakarlari eta lau ahots mistoko abesbatza bat (sopranoa, altua, tenorra eta baxua). Hamar mugimenduk osatzen dute, eta horietako azkena piezarik ospetsuena da: “Jesus bleibet meine Freude” korua, euskaraz “Jesu, gizonaren desiraren poza” bezala ezagutzen dena. Kontraesana da: zentzu literala baieztapen honi dagokio: “Jesu nire poza izaten jarraitzen du”[2].

  • LEHEN ZATIA
    • 1. Abesbatza: Herz und Mund und Tat und Leben (“Bihotza eta ahoa eta egintzak eta bizitza”)
    • 2. Errezitatiboa: Gebenedeiter Mund! ("O ezpain bedeinkatuak!")
    • 3. Aria: Schäme dich, o Seele nicht ("Ez lotsatu, oi ene arima")
    • 4. Errezitatiboa: Verstockung kann Gewalbarre verblenden (“Gogortasunak boteretsuak itsutu ditzake”)
    • 5. Aria: Bereite dir, Jesu, noch itzo die Bahn (“Prestatu bidea, oi Jesus, orain”)
    • 6. Abesbatza: Wohl mir, daß ich habe (“Hau da zoriona Jesus nirekin dagoela”)
  • BIGARREN ZATIA
    • 7.Aria: Hilf, Jesu, hilf, daß ich auch dich bekenne ("Lagun nazazu, Jesus, lagundu, zure itzuleran konfesa dezadan")
    • 8. Errezitatiboa: Der höchsten Allmacht Wunderhand ("Goreneko indarraren esku miraritsua")
    • 9. Aria: Ich will von Jesu Wundern singen (“Jesusen mirariak kantatuko ditut”)
    • 10. Abesbatza: bleibet meine Freude, Meines Herzen Lust und Saft (“Jesusek nire bihotzaren poza, haren kontsolamendua eta izerdia izaten jarraitzen du”)

Erreferentziak

aldatu
  1. Alexandre Sorel. (2011). «Travailler "Jésus, que ma joie demeure..."» La Lettre du Musicien - Supplément Piano 2011-2012.[Betiko hautsitako esteka]

Kanpo estekak

aldatu
  NODES
Idea 1
idea 1