Himachal Pradesh (punjaberaz ਹਿਮਾਚਲ ਪ੍ਰਦੇਸ਼, hindiz हिमाचल प्रदेश) India ipar-mendebaldeko estatu bat da. Iparraldean, Tibetekin, iparraldean eta ipar-mendebaldean Jammu eta Kaxmirrekin, Punjabekin hego-mendebaldean, Haryana eta Uttar Pradeshekin hegoaldean eta Uttaranchalekin hego-ekialdean egiten du muga.

Himachal Pradesh
 India
Administrazioa
Izen ofizialaहिमाचल
Herrialdea India
ISO 3166-2IN-HP
HiriburuaShimla
Chief Minister of Himachal Pradesh (en) ItzuliSukhvinder Singh Sukhu (en) Itzuli
Geografia
Koordenatuak31°06′12″N 77°10′20″E / 31.1033°N 77.1722°E / 31.1033; 77.1722
Azalera56,019 km²
MugakideakUttarakhand, Punjab, Haryana, Jamnu eta Kaxmir, Ladakh, Tibeteko eskualde autonomoa eta Uttar Pradesh
Demografia
Biztanleria6.864.602 (2011)
alt_left 3.382.729 (%49,3) (%50,7) 3.481.873 alt_right
landa eremua
Landa eremua
 688.552 (%10)6.176.050 (%90) 
hiriak
Hiriak
alfabetatuak
alfabetatuak
 5.039.736 (%73.4)1.824.866 (%26.6) 
analfabetoak
analfabetoak
Dentsitatea109 bizt/km²
Informazio gehigarria
Ordu eremuaUTC+05:30
MatrikulaHP
www.himachal.nic.in

Bere hedadura 55.658 kilometro karratukoa da, eta, 2001eko erroldaren arabera, bere biztanleria 6.077.248 biztanlekoa da. Bere hiriburua, Shimla da. Estatuko beste hiri garrantzitsu batzuk Dharamsala, Kangra, Mandi, Kullu, Chamba, Dalhousie eta Manali dira.

Estatuan hitz egiten diren hizkuntza nagusiak kangri, pahari, punjabiera, hindi eta mandialia dira. Hinduismoa, budismoa eta sikhismoa dira erlijio nagusiak. Dharamsala, estatuko mendebaldeko zatian, Dalai Lama gaur egun bizi den tokia da, baita tibetar iheslari ugari ere.

Bertan dauden haranak, Lahaul, Spiti, Pangi eta Pin dira.

Geografia

aldatu
 
Khajjiar udan.

Estatuaren zati handi bat, erliebe menditsukoa da, Himalaia mendilerroa iparraldean eta ekialdean duelarik.

Ghaggar ibaia estatu honetan sortzen da. Himachal Pradesheko ibai nagusiak, Sutlej eta Beas dira.

Historia modernoa

aldatu

India 1947an independizatu ondoren, hogeita hamar printzerri batu ziren Himachal Pradeshen, 1948ko apirilak 15ean, estatu bezala, 1950eko urtarrilak 26an onartua izan zena.

1954ko uztailak 1ean Bilaspur batu zitzaion, eta 1956ko azaroak 1ean Batasuneko Lurralde bihurtu zen. 1966ko azaroak 1ean, Panyabeko lurraldeak batu ziren. 1970eko abenduak 118an, hiriburua Shimlan zuen estatu bihurtzen zuen legea onartu zen, indarrean, 1971ko urtarrilak 25ean sartu zen legea.

Estatuko biltzar legegilean, nagusi izan dira alderdi tradizionalak. 2003ko hauteskundeetan, Kongresuko Alderdiak irabazi zuen.

Geografia eta klima

aldatu

Barrutiak

aldatu

Herritar ezagunak

aldatu

Kanpo estekak

aldatu


  NODES
Idea 1
idea 1
mac 10
multimedia 1
os 1