Himba (singularra: OmuHimba, plurala: OvaHimba) 50.000 pertsona inguruko biztanleria duen herri indigena da, Namibia iparraldeko Kunene Eskualdean (antzina Kaokoland) eta, Angolan, Kunene ibaiaren beste aldean bizi dena[1][2]. Badira ere, talde gutxi batzuk OvaTwaren ezkerraldean, halaber, OvaHimba direnak, baina hauek ehiztari-biltzaileak dira. OvaHimba erdi-nomada dira, artzainak, Namibia iparraldeko eta Angola hegoaldeko Hereroengandik kulturalki bereizgarriak, OtjiHimba hitzegiten dute, Bantu familiako Hereroeraren aldaera bat, Niger–Kongo [3]hizkuntzetako bat[4].

Himba

XIX. mendeko hereroak
Biztanleak guztira
50.000
Biztanleria nabarmena duten eskualdeak
 Namibia
 Angola
Hizkuntza
OtjiHimba
Erlijioa
Monoteismoa
Zerikusia duten beste giza taldeak
Bantu herriak, Herero herria

OvaHimba Namibiako azken herri erdi-nomada dira[5].

Kultura

aldatu
 
Himba artzain erdi-nomadak Kaokolanden

Bizirauteko ekonomia

aldatu

OvaHimba nagusiki, abeltzainak dira[6], zaintzen dituzten arrazak buztan-lodiko ardiak eta ahuntzak izaten  dira, baina aberastasunaren neurria behien kopuruak ematen du. Halaber, lehorreko landareak  landatzen dituzte, hala nola, artoa eta artatxikia. Abeltzaintza da esne eta haragi iturri nagusia OvaHimbaentzat[6]. Bere dieta arto irinez, oilarrautza, basa-belar eta eztiz osatua da. Noizean behin, eta kasu berezietan, abeltzaintzaren emaitza saltzen dute diru trukean. Nekazaritzatik kanpo dauden negozioak, soldatak eta ordainsariak, pentsioak, eta beste diru sarrerak oso zati txikia dira OvaHimbaen bizibidean, gehienbat, naturaguneen babesaren alde egiten duten lanagatik, adinekoen pentsioak, eta lehorteguneei Namibiako gobernuak ematen dizkien laguntzetatik datoz.

Eguneroko bizitza

aldatu

Emakumeek eta neskek, gizonek eta mutilek baino lan gehiago egiten dute, adibidez, ura herrira eramaten dute, mopane egurrezko etxeak atondu buztin gorri eta behi-simaurraz eginiko ohiko nahasketaz[4], egurra bildu, landatutako edankuiak zaindu esne garratzez hornituak izateko, sukaldatu eta bazkariak zerbitzatu, eta baita artisautza lanak; eskulanak, arropa eta bitxiak eginez. Behiak eta ahuntzak jezteko erantzukizuna ere emakume eta neskei dagokie[7]. Beraiek ere zaintzen dituzte seme-alabak, eta edozein emakume edo neskak zaindu ahal du beste emakume batena. Gizonen zeregin nagusiena abeltzaintzaz arduratzea da, artzaintzaz, askotan familia eta etxetik urrun denbora luzez ematen dutela[6], animalien hilketaz, eraikuntzaz, eta tribal herrien buruekin kontseiluak antolatzeaz.

Familia zabal baten kideek, etxalde batean bizi ohi dira (onganda), herri txiki baten, okuruwo (arbasoen su sakratua) eta abere sakratuak gordetzeko kraal baten inguruan, biribilean, etxolak eta lanerako aterpeak antolatuz[3]. Bai, sua eta bai abeltzaintza ere estuki lotuta daude hildako arbasoen gurtzearekin, su sakratuak arbasoen babesa irudikatzen du eta abere sakratuek "gizakiak eta arbasoen arteko harremanak ahalbidetzen dituzte"[8] [6].

Arropa eta orrazkera

aldatu
 
Himba neska gazteak. Erembe orrazkerak biak ezkonduak direla adierazten du.
 
Himba emakume bat intsentsua, prestatzen, belar aromatiko eta erretxinak errez egiten. Kea gorputza mikrobioengandik garbitzeko erabiltzen da, desodorante bezala eta lurrina bezala.

Bai Himba gizonak, bai emakumeak, Kaokoland inguruneko eta bertako klima bero eta lehorrerako diren jantzi tradizionalak janzten dituzte, gehienetan hauek, besterik gabe, txekor larruz eginiko gona antzeko bat izaten da, batzuetan gaur egungo oihalez eginak, eta noizean behin, oinetarako sandaliak, pneumatiko zaharrez eginiko zolekin[3]. Batez ere Himba emakumeek, baina baita Himba gizonek ere, otjize izeneko pasta batez estaltzen dute gorputza, gurin olio eta okre pigmentuz egina, klima lehor eta beroan ur eskasia denez azala garbitzeko eta, aldi berean, eltxoen ziztadaz babesteko erabiltzen dute. Kosmetika nahasketa honek, askotan omuzumba zuhaixken erretxina usaintsuarekin nahastuta, azal eta ileko txirikordei kolore laranja edo gorrixka bereizgarria ematen die, baita testura eta estiloa. Otjize, oso desiragarria den edertasun estetikorako kosmetikoa da, lur aberatsaren kolore gorria eta bizitzaren funtsa den odolarena sinbolizatzen du, eta bat dator OvaHimbaren edertasun idealarekin[9].

Orrazkera eta bitxiak oso garrantzitsuak dira OvaHimben artean, komunitatearen barruan duten estatusa eta adina adierazten dute.[9] Haur txikiei ilea guztiz mozten zaie edo burugainean ile mordoxka motz bat uzten, hau laster txirikordatu egiten zaie, luzatzean buruaren atzekaldera doa txirikorda bakarrean mutilen kasuan eta neska gazteenean, bi txirikorda aurpegirantz doaz, askotan beren begien paraleloki, forma oruzo taldeak zehazten du (aita-lerroko leinu taldea) eta daramaten estiloa nerabezarora iritsi arte irauten du[9]. Neskatxa batzuek, salbuespena gisa, txirikorda bakarra daramate aurrerantz eta honek bikia dela esan nahi du.[9]

Pubertarotik aurrera, mutilak txirikorda bakarrarekin jarraituko dute, neskak ordea, otjize testuradun txirikorda asko izango dituzte, batzuk neskaren aurpegia belatzeko antolatuak, egunerokotasunean elkarrekin lotzen dituzte, eta aurpegitik kendu.[9] Gutxienez urtebetez ezkonduak diren, edo haur bat izan duten, emakumeek buruko apaindu bat daramate, ardi larruz egina, koloretako eta otjizez igurtzitako txirikordekin.[9] Gizon gazte ezkongabeek atzeraka doan txirikorda bakarrarekin jarraitzen dute, ezkonduek, berriz, txano edo burua biltzen duen zapi bat daramate, azpian, ilea txoirikordarik gabe dutela[9]. Alargun geratzen diren gizonek zapi edo txanoa kentzen dute eta ilea aske uzten. OvaHimbak, ur eskasia dela eta, ilea egur errautsaz garbitzeko ohitura dute[10].[9]

Ohiturak

aldatu

OvaHimba poligamoak dira[2], batez beste, Himba gizonak bi emazte ditu aldi berean. Goiz adostutako ezkontzak burutzen dituzte. Himba neskak bere aitak aukeratutako gizonarekin ezkontzen dira. Hau nerabezaroaren hasieratik gertatzen denez, 10 urte edo gutxiago dituzten neskak ezkonduta daude. Praktika hau legez kanpokoa da Namibian, eta nahiz eta OvaHimba batzuk uko egin, oso hedatuta dago[11]. Himba herrian, ohikoa da iragatze erritu bezala, mutilak erdaintzea nerabezaroa baino lehen. Himba mutila gizontzat jotzen da ezkondu bezain pronto, baina Himba neskak ez dira emakumetzat hartzen haur bat erditu arte.

Gizartea

aldatu

OvaHimba gehienak, landa inguruneetan eta baserrietan, kultur bizimodu desberdin batean bizi diren arren, gizarte dinamikoak dira, eta ez dira tokiko hiri kultura joeretatik guztiz isolatuta. OvaHimba beste talde etniko eta hirietako joera sozialekin bizi eta elkarreragiten dute. Batez ere, Opuwotik, Kunene Eskualdeko hiriburutik gertu bizi direnak, maiz bidaiatzen dute supermerkatuetan erostera[12], merkataritzak ematen dien erosotasunagatik, janaria salerosteko eta osasun arreta jasotzeko.

Tribal egitura

aldatu
 
Eskualde Buru tradizionala edo OvaHimba Buruzagia, Kapuka Thom liderra († 2009) Vita (Thom) Erret Etxekoa[13], bere bilobarekin

Bizi diren basamortuko klima gogorra dela eta, eta kanpo eraginetik bananduak daudenez, OvaHimbako bizimodu tradizionala mantentzea lortu dute. Kideak, ondorengo bikoitza oinarritzat duen egitura tribalean bizi dira, muturreko ingurugiroan bizitzen laguntzen diena.

 
Himba neska lanean

Ondorengo bikoitzapean, tribuko kide bakoitzari bi klan dagozkio: bata aita bidezkoa (oruzo izenekoa) eta bestea ama bidezkoa (eanda izenekoa)[8]. Himba klanetako burua bertako gizon zaharrena da. Seme-alabak aitaren klanarekin bizi dira eta alabak ezkontzean, senarraren klanera doaz bizitzera. Hala ere, aberastasunaren herentziak ez du aita lerroa jarraitzen, amaren lerroa baizik, hau da, semeak bere aitaren ganadua oinordetzan jaso ordez, ama aldeko osabarena jasoko du[3].

Ondorengo bikoitza talde gutxi batzuetan bakarrik aurkitu daiteke Mendebaldeko Afrikan, Indian, Australian, Melanesian eta Polinesian, eta antropologoek sistema onuragarritzat jotzen dute muturreko ingurunetan bizi diren taldeentzako, eremu zabal batean gizabanakoari bi familia multzoen baitan egoteko aukera ematen diolako[14][6].

Historia

aldatu

OvaHimba herriaren historia hondamendiz betea da, lehorte larriak eta gerrilla gudak barne, batez ere Namibiako Independentzia Gerran zehar eta Angola inguruko gerra zibilaren ondorioz. 1904-1908 artean, Herero Gerran zehar eman zen genozidio saiakera jasan zuten,  Alemaniar Inperioaren gobernu kolonialistak bultzatuta Hego-Mendebaldeko Afrika Alemaniarrean, Lothar von Trotha agindupean, Herero eta Namen artean sarraski nabarmena egin zuten Herero eta Namaqua Genozidioan zehar.[erreferentzia behar]

1980ko hamarkadan bazirudien OvaHimba bizimoduaren amaiera zetorrela, klima baldintza bereziki kaltegarri eta gatazka politikoen ondorioz[15]. Lehorte larri batek  abereen %90 hil zuen eta askok ganadua utzi eta errefuxiatu bihurtu ziren  Opuwo hirian, txabola auzoetan biziz Nazioarteko Gizaldeko Laguntzapean edo Koevoet unitate paramilitarretara gehituz, abeltzaintzan izan zituzten galerak eta gosetea sahiesteko.[15] Angolako mugan zehar bizi ziren OvaHimba, noizean behin bahituak izan ziren Hegoafrikako Mugako gerran, bahituri gisa batzuetan eta bestetan Namibiako Herri Askapenerako Armadara behartuta sartzeko (PLAN, SWAPOko armada)[15].

Erlijioa

aldatu

OvaHimba monoteistak dira, Ndjambi dute Jainkotzat baina ez dute bereziki gurtzen. Indar gehiago du klanaren arbasoen gurtzeak eta Mukuruk, lehen gizonak. Arbasoek bedeinkatu eta madarikatu dezaketen bitartean bakarrik ahal du Mukuruk ere bedeinkatu[8][3]. Familia bakoitzak bere arbasoen su sakratua du, su-zaintzaileak zaintzen duelarik. Zazpi edo zortzi egunero, su-zaintzailea su sakratura hurbiltzen da, familiaren izenean Mukuru eta arbasoekin hitzegitera[8]. Askotan, Mukuru urrutiko erreinuren batean lanpetuta dagoenez, arbasoak dira Mukururen ordezkariak[8].

OvaHimbak omitin sinesten dute, batzuen esanetan sorginkeria bezala itzultzen da baina, beste batzuek, "magia beltza" edo "botika gaiztoa" deritzote[8]. OvaHimba batzuek heriotza omitik eragiten duela uste dute, edo, hobeto esanda, norbaitek helburu maltzurrekin omiti erabiliz[8]. Gainera, batzuen ustetan, omiti erabiltzen duten pertsona gaiztoek,  beste baten buruan pentsamendu txarrak jarri ditzakete edo ezohiko gertaerak sortu (hala nola, gaixotasun arrunt batek norbaiten bizitza arriskuan jartzen duenean)[8]Omiti erabiltzaileek ez diote beti bere biktimari zuzenean erasotzen; batzuetan sendiko bat edo maite duena kaltetzen dute[8]. Honelakotan OvaHimbak Afrikako sendalari-sorgina kontsultatzen dute, aparteko gertaeraren atzean zer dagoen edo omitiaren iturria zein den agerian jartzeko[8].

Namibiaren Independentzia geroztik

aldatu
 
Himba eskola mugikorra

OvaHimba herria arrakastatsua izan da bere kultura eta bizimodu tradizionala mantentzen.

Honela, OvaHimbak nazioarteko ekintzaileekin batera lanean aritu dira, beren arbasoen lurrak urpetuko zituen, Kunene Ibaian proposatutako presa hidroelektriko bat blokeatzeko[16]. 2011an, Namibiak Orokawen, Baynes Mendietan, presa berri bat eraikitzeko plan berri bat iragarri zuen. OvaHimbak 2012ko otsailean presa hidroelektrikoaren aurkako beren protesta Adierazpena aurkeztu zuten Nazio Batuen, Afrikar Batasuna eta Namibiako Gobernuaren aurrean[17].

Norvegia eta Islandiako Gobernuek Himba haurrentzako eskola mugikorrak finantzatu zituzten, baina Namibiak 2010ean bere gain hartu zituenetik eskolak finkoak dira. Himba liderrak kulturalki desegokitzat jotzen dute eskola sistema; beren kultura, identitatea eta bizimodua mehatxatzen duela diote[6]

Giza eskubideak

aldatu

Ovatwa azken ehiztari eta biltzaile talde batzuk Kunene eskualdean, Namibiako iparraldean, segurtasun eremuetan sartuak daude, Himba buruen kexen arren, Ovatwak han bere baimenik gabe eta, beren nahien aurka bait daude[18].

2012ko otsailean, Himba buruzagi tradizionalek[19], Afrikar Batasuna eta Nazio Batuen OHCHRri bi Deklarazio bereiziak[20] luzatu zizkieten .

Lehenak, "Ovahimba, Ovatwa, Ovatjimba eta Ovazemba kaltetuenen deklarazioa, Baynes Mendietako Orokawe presaren aurka"[17] deiturikoa, Kunena ibaiaren ondoan bizi diren eskualdeko Himba buruzagien eta komunitateen kontrako arrazoiak deskribatzen ditu.

Bigarrenak, "Namibiako Kaokolandeko Himba buruzagi tradizionalen adierazpena"[20] deiturikoa, Namibiako Gobernuak urratu dituen eskubide zibil, kultural, ekonomiko, ingurumenarekiko, gizarte eta politikoak zerrendatzen ditu.

2012ko Irailan, Herri Indigenen Eskubideei buruzko Nazio Batuen Kontalari Bereziak OvaHimbak bisitatu zituen eta haien kezkak entzun; inguruko tribuetako buruzagien jurisdikziopean daudela gutxiengo komunitateen izenean erabakiak hartzen dituztelarik. Bere ustez, ohiko buruzagien onartzea falta da, Namibiako zuzenbidearen arabera, gutxiengo indigenen tribuen "lur komunak" aintzatespena falta dela[21].

2012ko azaroaren 23an, Omuhonga eta Epupa eskualdetako ehundaka OvaHimba eta Zemba Okanguatin protestatu egin zuten Baynes Mendietan, Kunene Ibaian, presa eraikitzeko Namibiak duen planaren aurka, beren lur tradizionaletan meatzaritza jarduerak gehitzearen kontra, eta giza eskubideen urraketen aurka[22].

2013ko martxoaren 25ean, 1.000 Himba baino gehiagok protesta egin zuten berriro, oraingoan Opuwoan, Namibian bizi dituzten giza eskubideen urraketen aurka. Bere frustrazioa adierazi zuten Himba tradiziozko buruzagiak "Agintari tradizionalak" bezala aitorpen falta izateagatik gobernuaren aldetik[23]; Namibiako planak Orokawe presa Baynes Mendilerroan eraikitzeko Kunene ibaian OvaHimbak kontsultatu gabe, eraikuntza planak onartzen ez dituztenak; hezkuntza kulturalki desegokia; beren ohiko lur eremu batzuen legez kanpoko hesiketa; eta mendeetan zehar bizi izan diren lurraldeko jabetza eskubide eza. 2002ko Komunitate Lurreko Erreforma Legearen ezarpenaren aurka ere protestatu zuten[24].

2013ko urriaren 14ean, Kaipka Himba buruzagiak, Epupa bere eskualdearen eta komunitatearen izenean Wild Girls, alemaniar RTL errealitate TB ikuskizuna, gaitzetsi zuen, Himba jende eta herritarrak modu okerrean erabiltzen bait zituen, eta saioen geldialdia eskatu zuen, Himba jendearen kultura eta izaeraz iseka egingo zutelako[24].

2014ko martxoaren 29an, Angola eta Namibiako OvaHimbak, protestan abiatu ziren berriz ere, presaren eraikuntzaren aurka eta gobernuak beren eskualdeko Himba buruzagia erostearen saiakeraren aurka. Epupa eskualdeko, presak gehien kaltetuko zuen eskuladeko Himba komunitateak sinatutako gutunean, buruzagi tradizionalek zera azaldu zuten; eroskeriaren ondorioz buruzagi ohiak sinatutako baimen inprimiakiak ez zuela inongo baliorik, beraiek presaren kontra jarraitzen bait zuten[24].

Ikerketa antropologikoak

aldatu

Koloreen pertzepzioa

aldatu

Hainbat ikertzaileek OvaHimba koloreen pertzeptzioa aztertu dute[25]. OvaHimbak lau kolore izen erabiltzen dituzte: zuzu urdin, gorri, berde eta morearen tonu ilunei dagokio; vapa zuria da eta horiaren zenbait tonu; buru, berde eta urdin zenbait tonu; eta dambu berde, gorri eta marroiaren beste zenbait tonu. Horrek, OvaHimbak Herero kolore kategoria batean dauden bi kolore bereizteko hartzen duten denbora luzatzen duela uste da, bi kolorekoak kategoria desberdinetan bereizten duten hizkuntzadun pertsonekin alderatuta[26][27].

Ikus, halaber,

aldatu

Literatura

aldatu

Erreferentziak

aldatu
  1. Egarriari eta denborari aurre egin dion herria – Begi Bistan. (Noiz kontsultatua: 2018-01-03).
  2. a b Ikasten bizi: HIMBA TRIBUA GIZARTE ALDETIK. 2017-11-09 (Noiz kontsultatua: 2018-01-03).
  3. a b c d e (Gaztelaniaz) Giner Abati, Francisco. La Religión de los Himba. Kaokoland (Namibia). Cultura y religión de un pueblo ganadero del Sudoeste de Africa. (Noiz kontsultatua: 2018/01/03).
  4. a b (Gaztelaniaz) Tribu Himba - EcuRed. (Noiz kontsultatua: 2018-01-03).
  5. Gaztezulo (189) ISSN 1575-7889..[Betiko hautsitako esteka]
  6. a b c d e f Afrikako herriak Fernando Pedro Pérez. ISBN 978-84-92401-26-0
  7. (Gaztelaniaz) «Los Himba, esa curiosa y bella tribu de Namibia - RATPANAT» RATPANAT 2017-12-01 (Noiz kontsultatua: 2018-01-03).
  8. a b c d e f g h i j 1960-, Crandall, David P.,. (2000). The place of stunted ironwood trees : a year in the lives of the cattle-herding Himba of Namibia. Continuum ISBN 9780826412706..
  9. a b c d e f g h «Himba tribe hairdos created using goat hair and MUD» Mail Online (Noiz kontsultatua: 2018-01-03).
  10. (Gaztelaniaz) Vasca, EiTB Radio Televisión Pública. Las chicas se limpian al estilo himba. (Noiz kontsultatua: 2018-01-03).
  11. (Ingelesez) «Opuwo's lonely voice against child marriages» The Namibian (Noiz kontsultatua: 2018-01-03).
  12. (Gaztelaniaz) «Mujer de una tribu africana fue fotografiada en un supermercado en Namibia por su llamativo “traje”» Upsocl (Noiz kontsultatua: 2018-01-03).
  13. T., Friedman, John. (2011). Imagining the post-apartheid state : an ethnographic account of Namibia. Berghahn Books ISBN 9780857450906..
  14. (Ingelesez) «June 2001» Scientific American (Noiz kontsultatua: 2018-01-03).
  15. a b c (Ingelesez) Bollig, Michael. (2010-05-10). Risk Management in a Hazardous Environment: A Comparative Study of two Pastoral Societies. Springer Science & Business Media ISBN 9780387275826. (Noiz kontsultatua: 2018-01-03).
  16. (Ingelesez) «Dam will mean our destruction, warn Himba» IRIN 2008-01-18 (Noiz kontsultatua: 2018-01-03).
  17. a b (Ingelesez) EARTH PEOPLES Blog  » Blog Archive  » DECLARATION OF THE MOST DIRECTLY AFFECTED OVAHIMBA, OVATWA, OVATJIMBA AND OVAZEMBA AGAINST THE OROKAWE DAM IN THE BAYNES MOUNTAINS. (Noiz kontsultatua: 2018-01-03).
  18. (Ingelesez) Indigenous groups in Namibia demand a halt to a new dam on their land | Open Society Initiative of Southern Africa (OSISA). 2012-02-28 (Noiz kontsultatua: 2018-01-03).
  19. Indigenous Himba Appeal to UN to Fight Namibian Dam. 2013-10-17 (Noiz kontsultatua: 2018-01-03).
  20. a b (Ingelesez) EARTH PEOPLES Blog  » Blog Archive  » Download original: DECLARATION BY THE TRADITIONAL HIMBA LEADERS OF KAOKOLAND IN NAMIBIA. (Noiz kontsultatua: 2018-01-03).
  21. A.HRC.24.41_AUV.pdf. (Noiz kontsultatua: 2018-01-03).
  22. (Ingelesez) EARTH PEOPLES Blog  » Blog Archive  » NAMIBIA: INDIGENOUS SEMI-NOMADIC HIMBA AND ZEMBA MARCH IN PROTEST AGAINST DAM, MINING AND HUMAN RIGHTS VIOLATIONS. (Noiz kontsultatua: 2018-01-03).
  23. (Ingelesez) EARTH PEOPLES Blog  » Blog Archive  » German GIZ directly engaged with dispossessing indigenous peoples of their lands and territories in Namibia. (Noiz kontsultatua: 2018-01-03).
  24. a b c Sasman, Catherine. (2013-03-26). «Namibia: Himba, Zemba Reiterate 'No' to Baynes Dam» The Namibian (Windhoek) (Noiz kontsultatua: 2018-01-03).
  25. Roberson, Debi; Davidoff, Jules; R L Davies, Ian; Shapiro, Laura. (2006-01-01). Colour categories and category acquisition in Himba and English.  doi:10.1075/z.pics2.14rob. (Noiz kontsultatua: 2018-01-03).
  26. (Ingelesez) Regier, Terry. (pdf) Language, thought, and color: Whorf was half right. (Noiz kontsultatua: 2018/01/03).
  27. (Ingelesez) Percepcion del color: Diferencias culturales (Tribu Himba) by RAUL ESPERT - Dailymotion. 2012-11-19 (Noiz kontsultatua: 2018-01-03).

Gehiago irakurri

aldatu
  • David P. Crandall: "The Place of Stunted Ironwood Trees: A Year in the Lives of the Cattle-herding Himba of Namibia" ; ed.A&C Black, 2000; ISBN 978-0826412706
  • Peter Pickford, Beverly Pickford, Margaret Jacobsohn: Himba; ed. New Holland Argitaletxeak (ERRESUMA batua) Ltd, 1990; ISBN 978-1-85368-084-7
  • Klaus G. Förg, Gerhard Burkl: Himba. Namibias ockerrotes Volk; Rosenheim: Rosenheimer Verlagshaus, 2004; ISBN 3-475-53572-6 (alemanez)
  • Rina Sherman: Ma vie avec les Ovahimba; Paris: Hugo et Cie, 2009; ISBN 978-2-7556-0261-6 (frantsesez)

Kanpo estekak

aldatu

Argazkiak

aldatu
  NODES
Idea 6
idea 6
Note 2