Hipernoba oso izar masiboak (100 eguzki masa baino gehiagokoak) euren bizitzaren amaieran kolapsatzen direnean gertatuko litzatekeen supernoba teoriko mota bat da. Supernoba bezala eztanda egin ondoren, hipernobaren nukleoa zuzenean zulo beltz bezala kolapsatuko litzateke, bere poloetatik argiaren abiaduratik gertuko abiaduran bi plasma zurruztada igorriz. Zurruztada hauek gamma izpi indartsuak eragingo lituzkete, eta gamma izpi erupzioentzako balizko azalpen bat izango lirateke. Hain izar masiboak oso arraroak dira, eta, beraz, hipernobak ere oso arraroak izango lirateke: mota honetako gertakari bat gure galaxian 200 milioi urtetik behin gertatuko litzatekeela uste da. Eta Carinae izarra, gure galaxian dagoena, hipernoba bezala kolapsatzeko hautagai izan liteke. Hipernoba bezala eztanda egiteko beste hautagai on bat R136a1 da, 2010eko uztailean aurkitua eta 265 eguzki masako masa harrigarria duena. Pistola izarra edo LBV 1806-20 ere hamarnaka edo ehundaka milaka urtetara hipernoba bezala eztanda egiteko hautagai izan daitezke.

Ikus, gainera

aldatu

Kanpo estekak

aldatu
  NODES
multimedia 1
os 4