Hizkuntza galo-italikoak

Hizkuntza galo-italikoak Italiako iparraldean eta Suitzan hitz egiten diren hizkuntza erromantzeak dira . Indoeuropar hizkuntzen familiaren barruan, mendebaldeko hizkuntza erromantzeen talde galo-erromantze eta italo-erromantzearen artean daude.[1] [2]

Hizkuntza galo-italikoak
Datu orokorrak
Hizkuntza sailkapena
giza hizkuntza
indoeuropar hizkuntzak
hizkuntza italikoak
hizkuntza erromantzeak
mendebaldeko hizkuntza erromantzeak
hizkuntza galo-iberiarrak
hizkuntza galo-erromantzeak
Alfabetoalatindar alfabetoa
Hizkuntza kodeak
Glottologgall1279
Linguist Listgait

Azpitaldeak

aldatu

Mintzaira galo-italikoak dira :

Hedadura geografikoa

aldatu
 
Hizkuntza galo-italikoen hedadura.
   
Basilicata eta Sizialiako galo-italikoa; uharteko mapan berde ilunez egoera indartsuenean.


   
Liguriar dialektoak Proventza eta Kosta Urdinean batetik, eta Korsika eta Sardinian: zirkulu urdin ilunez, Bonifacio Korsikan eta tabarkino hizkuntza Sardinian; zirkulu urdin argiak korsikeraren aldaerak eragin liguriarra dutenak.


Galia / Italia mugetako mintzaira gehiago

aldatu

Galo-italiko terminoak adierazten duen bezala, Europako bi nazio handi horien arteko mintzairak dira, baina geografikoki, Italia iparraldean dago kokatuta mintzairen multzoa, hegoaldeko bi uharte linguistikoz gain (Basilcatan eta Sizilian). Hala ere, ligurieraren eskualdea iristen da Frantzian barrena puntu batzuetara, Monakora eta Kosta Urdineko puntu batzuetara.

Era berean, Frantziako jatorrizko hizkuntzatzat har daitezkeen frankoproventzerak eta okzitanierak badituzte Italian hiztun-komunitateak, muga ondokoak batzuk, baina hegoalderagoko komunitate isolatuak ere bai.

 
Apulian frankoproventzeraz mintzo diren bi herriak.

Okzitanieraren kasuan, Frantziako mugatik gertu Okzitaniako haranetan, eta isolatuta hegoaldean Calabrian, Guardia Piemonteseko komunitatea.

Frankoproventzeraren kasuan, Frantziako mugatik gertu, Aosta haraneko hizkuntza da, eta baita haren hegoaldera dagoen Piemonteko 43 herritako eskualde batekoa. Isolatuta, hegoaldean, Apuliako komunitate frankoproventzala bi herritan dago, Faeton eta Celle di San Viton.

Erreferentziak

aldatu
  1. Klinkenberg, Jean-Marie. (1994). Des langues romanes: introduction aux études de linguistique romane. Duculot ISBN 978-2-8011-1088-1. (Noiz kontsultatua: 2023-11-05).
  2. Pellegrini, Giovan Battista. (1973). «Popoli e lingue nell'Italia superiore prealpina» Aquileia e Milano: 11–34. (Noiz kontsultatua: 2023-11-05).

Kanpo estekak

aldatu
  NODES