Holocaust (telesaila)
Holocaust 1978ko lau ataleko telebistako mini-telesail estatubatuarra izan zen. Holokaustoaren historia kontatzen du bi familia aleman fiktizioren bizipenak jaraituz: judu alemaniarren Weiss familia batetik, eta Dorf familia, kristaua, zeinetako ordezkari bat SSko kide eta gerra kriminal gupidagabe bihurtzen den.
Holocaust (telesaila) | |
---|---|
Jatorria | |
Sortzailea(k) | Gerald Green |
Argitaratze-data | 1978 |
Izenburua | Holocaust |
Jatorrizko hizkuntza | ingelesa |
Jatorrizko herrialdea | Ameriketako Estatu Batuak |
Atalak | 4 |
Ezaugarriak | |
Genero artistikoa | telebista drama |
Iraupena | 7:55 minutu |
Zuzendaritza eta gidoia | |
Zuzendaria(k) | Marvin J. Chomsky |
Gidoigilea(k) | Gerald Green |
Antzezlea(k) | |
Ekoizpena | |
Ekoizlea | Robert Berger (en) |
Edizioa | Alan Heim (en) |
Bestelako lanak | |
Musikagilea | Morton Gould |
Argazki-zuzendaria | Brian West (en) |
Emanaldia | |
Jatorrizko igorlea | NBC |
Hasiera-data | 1978ko apirilaren 16a |
Amaiera-data | 1978ko apirilaren 19a |
Fikzio-unibertsoa | Holocaust universe (en) |
Holocaust-ek Bigarren Mundu Gerrako hainbat gertakari nabarmendu zituen, hala nola Kristallnacht pogromoa, juduen ghettoen sorrera eta baita gas ganberen erabilpena.
Antzezle nagusiak
aldatu- James Woods: Karl Weiss
- Meryl Streep: Inga Helms-Weiss (Streepi fama eman zion lehen rol inportantea)
- Joseph Bottoms: Rudi Weiss
- Michael Moriarty: Erik Dorf
- Ian Holm: Heinrich Himmler
- Fritz Weaver: Josef Weiss
- Rosemary Harris: Berta Palitz-Weiss
- Sam Wanamaker: Moses Weiss
- Blanche Baker: Anna Weiss
- David Warner: Reinhard Heydrich
- Tovah Feldshuh: Helena Slomova
Zabalkundea
aldatuNBC kateak programatu zuen Holocaust 1978an, aurreko urtean bere aurkari ABCk Roots telesailarekin lortutako arrakastari aurre egiteko. Lau egunetan jarraian eman zituzten lau atalak, formatu berritzailean.
Telesailak hainbat sari irabazi zituen, nazioarteko ikusletza handia lortu ere bai, baina askok kritikatu zuten, hala nola Elie Wiesel, Holokaustotik bizirik atera zen figura historikoak.
Europan eta bereziki Alemanian oihartzun itzela lortu zuen. Hego Euskal Herrian TVE kateko Grandes Relatos sailean ikusi zen gaztelaniaz bikoiztua 1979ko ekainean. Azken atalaren ondoren, berriketaldia izan zen telebistan lau pertsonaiarekin: Luis Apostúa UCDko diputatua; Reinhard Spitzy, nazi izandakoa (idazkari izana Von Ribbentrop-en 3. Reicheko atzerri arazoetako ministeritzan), eta Eduardo Haro Tecglen eta Manuel Piedrahíta kazetariekin[1].
Ipar Euskal Herrian Antenne 2 kateak eman zuen Les Dossiers de l'écran izeneko programaren barruan 1979ko otsailean[2].
Erreferentziak
aldatu- ↑ (Gaztelaniaz) «Una bomba, 500 millones de espectadores y Meryl Streep: así fue como 'Holocausto' conmocionó al mundo» Vanity Fair 2018-04-16 (Noiz kontsultatua: 2020-05-25).
- ↑ (Frantsesez) «Sur la Shoah, la télévision a souvent privilégié l'émotion» La Croix 2011-01-21 ISSN 0242-6056. (Noiz kontsultatua: 2020-05-25).