Horma-belar sendagarri

Horma-belar sendagarria (Parietaria officinalis), pareta-belarra ere izendatua, Parietaria generoko landare belarkara da. Urticaceae landare-familian sailkatzen da.

Horma-belar sendagarri
Sailkapen zientifikoa
ErreinuaPlantae
OrdenaRosales
FamiliaUrticaceae
GeneroaParietaria
Espeziea Parietaria officinalis

Erdi eta beheko Europan, Afrikako iparraldean eta ekialdeko Asian zehar hedatzen da. Oso ohikoa da horma zaharretan.

Landare honen izena latinetik dator (paries = horma, murrua).


Ezaugarriak

aldatu

Landare belarkara eta hosto iraunkorrekoak. Zurtoina gorri kolorekoa da, eta 70 cm inguruko garaiera, gehienez, badu. Hostoek berde kolore iluna dute, peziolatuak, iletsuak azpialdean. Loreak berdeak dira, batzuetan arrosa kolorekoak ere, eta martxotik urrira arte irauten dute. Landare berean ar loreak, eme loreak eta lore hermafroditoak daude.

Landare honen polena alergia eragiten dio hainbat pertsonari.


Erabilera terapeutikoa

aldatu

Pareta-belarrak taninoak, flabonoideak, muzilagoak, azido glikolikoa, oxalato kaltzikoa eta potasio nitratoa ditu.

Ezaugari diuretikoak ditu, txizagura eragiten du. Horregatik harri edo kalkuluen aurkako terapeutikoan erabiltzen da.

Gibeleko gaitzak sendatzen laguntzen omen du (hepatitis, zirrosi...). Euskal Herriko medikuntza tradizionalak belar honek gibelarentzako dituen onurak azpimarratzen baditu ere, medikuntza klasikoak landare honen ezaugarri sendagarriak ez ditu abalatzen.

Ezaugarri anti-inflamatorioak omen ditu. Era topikoan ere zauriak eta makadurak tratatzeko erabiltzen da.

Erabiltzeko orduan %1eko infusioan[1] prestatzen da (10 gr/litroko) Ezti-ura egiteko ere erabiltzen zuten.

Erreferentziak

aldatu

Kanpo estekak

aldatu
  NODES
Idea 1
idea 1