Hubert Lyautey
Louis Hubert Gonzalve Lyautey (Nancy, 1854ko azaroaren 17a - Thorey, 1934ko uztailaren 21a) frantziar mariskal eta administratzaile koloniala izan zen.
Saint-Cyr akademia militarrean ikasi zuen. Bere ibilbide militarra Frantziako kolonietan garatu zen: Aljeria, Indotxina, Madagaskar. Frantziako nagusitasuna handitu zuen Marokon. Marokon frantziar protektoratua ezarri ondoren Lyautey gobernadore izendatu zuten 1912an. Urte horretan Frantses Akademiako kide ere aukeratu zuten. 1917an gerra ministro izan zen eta 1921ean mariskal izendatu zuten.