Humpy Koneru
xakelari indiarra
Humpy Koneru (Vijayawada, Andhra Pradesh, 1987ko martxoaren 31- ) xake-jokalari indiarra da.
Humpy Koneru | |
---|---|
Bizitza | |
Jaiotza | Vijayawada, 1987ko martxoaren 31 (37 urte) |
Herrialdea | India |
Lehen hizkuntza | Telugua |
Familia | |
Aita | Koneru Ashok |
Hezkuntza | |
Hizkuntzak | Telugua |
Jarduerak | |
Jarduerak | xakelaria |
Parte-hartzailea
| |
Jasotako sariak | ikusi
|
Jokalari onenen FIDEren zerrendan (2008ko uztailean argitaratua), bigarren postuan dago, 2622ko punturekin, eta ELO 2600 puntuak gainditzen dituen bigarren emakumea da.
2001ean, emakume gazteen munduko xake-txapelketa irabazi zuen. 2002an munduko errekorra ezarri zen, 15 urte, hilabete bat eta 27 egun zituela Maisu Handiaren titulua lortu zuen emakumerik gazteena bihurtu baitzen.
2006an Emakumezkoen Munduko Txapelketan parte hartu zuen, eta bigarren txandan kanporatu zuten. 2008an ere parte hartu zuen txapelketa horretan, baina, irabazteko hautagai irmoa izan arren, finalerdietan kanporatu zuen Hou Yifan txinak.