Huthiak
Huthiak (arabieraz: الحوثيون, al-Ḥūthiyyūn), Jainkoaren babesleak (arabieraz: أنصار الله, Ansar Allah) bezala ere ezagunak, Yemengo matxinatu xiiak dira.
Huthiak | ||
---|---|---|
Datuak | ||
Mota | mugimendu politikoa, erakunde politikoa eta Specially Designated Global Terrorist (en) | |
Herrialdea | Yemen | |
Agintea | ||
Lehendakaria | Hussein Badreddin al-Houthi (en) eta Abdul-Malik al-Houthi (en) | |
Egoitza nagusi | ||
Historia | ||
Sorrera | 1994 | |
webgune ofiziala |
Historia
aldatuIpar Yemen eta Hego Yemen elkartzean Ansar Ala mugimendua sortu zen, iparraldean xiitek zuten diskriminazioari aurre egiteko. Hussein Badreddin al-Huthi buruzagia 2004an hil zuen armadak, eta geroztik bere izena hartu du mugimenduak[1]..
Ideologia
aldatuXiismoaren adar zaidia jarraitzen dute. Huthientzat ideologia wahhabia babesten duten taldeak arriskutsuak dira, izan ere, muturreko islamismo sunita da wahabismoa, eta horregatik ez du onartzen ez beste erlijiorik, ezta berea ez den islamaren beste interpretaziorik. Hori dela kausa, Saudi Arabiaren etsai dira eta mugan zuzenean ere eraso izan die. Zaidismoa Irango xiismoaren adar berekoa ez izan arren, gobernuak eta Saudi Arabiak Irani egozten diote huthiei laguntza ematea[1].
Kopurua
aldatuErreferentziak
aldatu- ↑ a b c «Zein da zein» Berria 2015/01/25.