Ideograma zeinu eskematiko ez linguistiko bat da, orokorrean, mezu edo kontzeptu sinpleak helarazteko erabilia, errepideko seinaleak, sinbolo matematikoak... bezala. Funtsezko ezaugarriak unibertsaltasuna, ekonomikotasuna eta ulertzeko azkartasuna dituztenez, erabilera zabala dute.

Ideograma: "lurra".
Kanji idazkerako glifo batzuk. (Bibliako izenak).
Ezkerrean, beltzez, Txinerazko bi glifo edo ideograma, beren bertsio tradizionalean; eskuinean, gorriz, bi ideograma horien bertsio moderno edo sinplifikatuak.
Txineraz erabiltzen diren glifo edo ideograma batzuk.

Kontzeptuak azaldu nahi duen ideia zeinu bidez zuzenean irudikatzen du, hitzak transkribatzeko edota esaldiak azaltzeko beharrik gabe. Hizkuntza jakin batzuetako idazkeran, ideogramak hitz edo lexemen sinbolo dira; baina ez du horren silaba edo fonema bakoitza deskribatzen, logogramak liratekeelako bestela. Beraz, adibide gisa Txinako Herri Errepublika da:[1] txinerazko hiztun alfabetatuek txinera zaharrean idatzitako testu ideogramikoak irakur ditzakete, nahiz eta ez jakin hitz horiek garai hartan nola ahoskatzen ziren.

Nahiz eta askotan kontzeptuak nahasten diren, piktograma eta ideograma ez dira gauza bera. Ideogramak ez du ikono izaerarik, edozein mezu piktogramak baino zeinu garatuagoak eta eskematikoagoak azaltzen duelako.

Idazkera sistema hori erabiltzen da adibidez nsibidi sisteman (Nigeriako idazkera alternatibo ospetsua) eta idazkera sistema txinatar eta japoniarretan. Horrez gain, antzinako hizkuntza batzuetako (Egipto eta maiak) idazkera hieroglifikoetan ere erabili izan dira.

Egun, aldiz, ideogramek munta handia dute Japonia bezalako herrialdeetan. 1995a geroztik urtero, lehiaketa nazional bat antolatzen da urteko kanji (ideograma japoniarra) ezagunena edo erabiliena identifikatzeko. 2011n, kizuna ('lotura' gisa ulertua) bozkatuena izan zen eta haren atzetik sai ('zorigaitz'), shin ('lurrikara'), nami ('olatu') eta jo ('laguntza'). 2010ean, aldiz, Asian izandako berotearen ondorioz, irabazlea sho ('bero') izan zen.

Munduko beste herrialde guztietan, ideogramak arrazoi artistikoengatik erabiltzen dira, apangarriak edertzeko edo tatuaje diseinuetarako, adibidez.

Oinarrizko ideograma idazkerak oso arraroak direnez, ideiak edo kontzeptuak zuzenean irudikatzen ez dituzten beste logograma batzuekin nahasten dira. Ideogramak inoiz darabiltzaten idazkerak —hieroglifiko egiptoarrak, sumeriarrak edo txinatarrak— zeinu berak erabiltzen hasi ziren semantikoki ideia berak edo antzeko soinuak dituzten hitzak irudikatzeko, baina kasu zailagoetarako, kontzeptu desberdinen piktograma errealistaz baliatu ziren. Horren ondorioz, ideograma puruak gutxituz joan ziren, hainbat idazkeraren garapena zela eta. Ideogramak piktogramen nahasketaren bitartez osatzen dira eta ideia baten irudikapen grafikoa egiteko karaktereak erabiltzen dira. Sinbolo mota horiek oso lotuta daude historian, nahiz eta ideogramak gerokoak izan.

Idazkera jakin batzuetan (txinatarra, japoniarra, nahuatl klasikoa edo nsibidi), sinbolo jakin batzuek hitzak edo ideiak beren osotasunean irudikatzen dituzte. Adibidez, txinatar idazkeran, 人 zeinuak (rén mandarineraz) pertsona irudikatzen du, oinez doan pertsona baten eskematizazio gisa ulertzen baita. Hori oinarri hartuta, 囚 (qiú) ideogramak preso hitza irudikatzen du, pertsona karratu baten barruan baitago. Hizkuntza beraren adibide dira 木 (), zuhaitza irudikatzen duena, zuhaitz itxura baitu, edo 林 (lín), basoa irudikatzen duena, bi zuhaitz direlako, aurrez aipatutako irizpideak jarraituz.

Mezu garatuagoak eta konplexuagoak sortzeko, diagrama deritzen nahasketak egiten dira. Hala ere, diagrama logogramekin nahastuz gero, edo interaktiboa bilakatuz gero baliabide elektronikoen bitartez, infografia izena hartzen du.

Erreferentziak

aldatu

Ikus, gainera

aldatu

Kanpo estekak

aldatu
  NODES
Idea 1
idea 1